Select Page

 

Kaixo, nire izena Yerai da eta aurten egokitzapen fisikoko zikloa egiten ari naiz Harrobia Ikastolan. Bigarren urteko praktika hauetan, Mungiako kirolegian egitea aukeratu dut.
Zergaitik? Nire ustez, praktikak hasi baino lehen kiroldegi batean daukazun rola eta betetzen dituzun funtzioak zabalagoak eta ugariagoak direla gimnasio arrunt batean baino pentsatu nuelako. Behin praktikak bukatuta, pentsatzen nuena baieztatu nuen, hainbat gauza ezberdin egin ditut eta nire ezagutzak zabaldu dira hainbat eremuetan.

Funtzio ugari bete ditut praktiketan zehar, nire ordutegian hainbat ekintz ezberdin zeudelako. Haien artean, igerilekuan klaseak ematen egon naiz, nagusiei eta baita ume txikiei, hainbat intentsitate ezberdineko klase gidatuak egin ditut (Hipropresiboak, mantentze, HIIT…) gimnasioan monitore bezala… eta ekintza ugari eta ezberdin egitea beti eskertzen da, hainbat eremuetako gauzak ikasten dituzulako.

Azkenik, nire esperientzia nolakoa izan den modu labur batean azaltzeko, aipatzekoa da oso gustura egon naizela egindako ekintzekin eta baita edukitako monitorekin. Beti egon dira irakasteko prest eta haiekin lan giro oso ona mantendu dut praktiketan zehar. Egindako ekintzak eta erabilitako instalakuntzak primeran egon dira eta horrek beti laguntzen du praktikak aurrera aramatea modu erosoago batean.