Select Page
Confebask-ek antolatutako ENPRESA&LH ekitaldian parte hartu du Harrobiak

Confebask-ek antolatutako ENPRESA&LH ekitaldian parte hartu du Harrobiak

Publikatuta: Ibon Flores

Abenduaren 4an (asteazkena), 2018-2019 ikasturtean Lanbide Heziketan titulatuei Lantokiko Prestakuntza Kurtsoaren diplomak banatu zizkien Confebaskek Bilboko Euskalduna Jauregian.
Eduardo Zubiaurre-k, Cristina Uriarte-k eta Eduardo Aretxaga-k 26. ekitaldiaren ongi etorria egin ondoren Roberto García (Electro Alavesa) eta Mikele Uranga (Egile Corporation), Lanbide Heziketako ikasleak, haien esperientzia kontatu ziguten.
Harrobiako Informatika eta Kirola zikloetako ikasleek parte hartu zuten LH Dualeko, Erasmus+ planeko eta LPK-ko diplomak jasoz.
Zorionak eta eskerrik asko Aingeru, Jon, Goienetxea, David, Imanol, Alejandro, Markel, Oier, Asier eta Noelia zuen kolaborazioagatik!

Euskararen nazioarteko eguna 2019 Harrobian

Euskararen nazioarteko eguna 2019 Harrobian

Punlikatuta: Alejandro Valverde

Harrobia Ikastolan EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatu dugu. Hizlari ezberdinak izan ditugu, eskaintzen ditugun zikloen profesionalak gonbidatuz; sektoreetan euskarak duen garrantzia azpimarratzeko.

Kiroleko zikoko gonbidatua Irati Anda eskalatzailea izan da, 3D eta Bideo-jokoak zikloan Eider Eibar disenatzaile grafikoa, Informatikan Jabi Alfaro Elkartenet enpresakoa eta Marketinean Malen Ulazia Bürutu agentzian lan egiten duen profesionala.

Mila esker hizlari guztiei berarien esperientziak kontatzeagatik!

Harrobiako ikasleentzat ingelera ikastaroa hasi da

Harrobiako ikasleentzat ingelera ikastaroa hasi da

Publikatuta Egoitz Iturrioz

Azaroaren 25ean (astelehena), 80 ordutako ingelera ikastaroa hasi zen. Informatika, Kirola, Marketina eta 3D zikloetako lehenengo mailako 11 ikaslek klase hauetan mintzamena era dinamikoan landuko dute komunikatzerako unean trebetasun handiagoa izateko.
Bostgarren urtez eta Europa 2020 estrategiaren barruan, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako ikastaroa martxan jarri du Harrobiak ingelera maila indartzeko eta ERASMUS+ planaren baitan atzerrian egiten diren LPK-Praktikak errazteko.

Gaitasun digitalak lantzen Harrobia Ikastolan

Gaitasun digitalak lantzen Harrobia Ikastolan

Publikatuta: Aaron Cajilima

Harrobia Ikastolako zikloetako ikasleen artean kolaborazioak egin dira gaitasun digitaletan sakontzeko. Kiroleko zikloetako ikasleek Google inprimakien inguruko ordu beteko formazio saioa jaso dute informatikako ikasleen eskutik. Kolaborazio honen bitartez kiroleko ikasleek gaitasun digitaletan sakondu dute eta informatikakoek komunikazioa landu dute. Entrenamendu pertsonaletarako galdetegiak egiteko erabilgarria egingo zaie tresna hau.

Eskerrak ematen dizkiegu informatikako taldeari.