Select Page
Praktikak Leioako UPV gimnasioan

Praktikak Leioako UPV gimnasioan

Oier Vázquez naiz, 18 urte ditut, Harrobia ikastolan ikasten dut eta Leioako UPV gimnasioan egin ditut praktikak.

Ekintza ezberdinak egin ditut praktiken iraupenean zehar, haien artean: ciclo indoor, zumba, body pump, crosstrainning, b-shape eta areto fitness-eko makinak.

Entrenamendu ezberdinak ikusi ditut eta luzaketa eta streching teknika ezberdinak ikasi ditut bertan. Ekintza gustukoenen artean, spinning eta fitness aretoa izan dira.

Praktikak bertan egitearekin oso pozik nago eta espero dut bertan lan egiten hastea.

 

Praktikak Altafit Bilbo

Praktikak Altafit Bilbo

Daniel Ruiz de Arcaute naiz, 20 urte ditut eta Altafit Bilbo gimnasioan praktikak eginen nabil.

Honako ekintza hauek egiten ditut: BodyBalance, Pilates, Zumba, BodyPump, BodyCombat, Ziklo Indoor. Hala ere, nire gustokoena BodyPump da ikasteko erraza delako eta gainera dibertigarria delako.

Praktiketan gauza asko ikasten dira egoera ezberdin asko ematen direlako. Beraz niretzat esperientzia polita izan da nahiz eta batzuetan oso nekatuta eta urduri egon.

Praktikak Metropolitan Isozakin

Praktikak Metropolitan Isozakin

Ni Jon Peña naiz, 18 urte ditut eta lehen urteko praktikak Isozakiko Metropolitanen izan dira.

Lehenengo urtean astero 6 ordu egon naiz, eta oso gustora, zenbait gauza ikasi ditut, hala nola, jendearen aurrean pixka bat lotsa kentzen, eta hobeto azaltzen. Metropolitaneko monitoreak oso ondo tratatu naute, eta gauza asko irakatsi didate. Hasieran hasi nintzen bezero bat bezala cross-ak egiten, eta denbora pasa, TRX eta abdominal+luzaketa klaseak hasi nuen ematen,eskatzen zidatelako. Nire uztez lehenengo klasetik azkenera arte asko hobetu dut. Pozik egon naiz, baina ere esan behar dut denbora asko kendu didala, ikasteko edota nire gauzak egiteko.

 

Praktikak C21 GYM

Praktikak C21 GYM

Jon Otero naiz, eta C21 gimnasioan egon naz praktikak egiten. Ez dodaz egin ordu kopuru asko lesio bat izan dodalako eta hau asko luzatu egin da errekuperazio txarra egin dodalako. Hori alde batera utziz gustura egon naz gimnasio honetan, oso atseginak izan diralako nirekin, baina praktikak baino gehiago bezero bat nintzelaren itxura neukan. Ez dot egin klase bat bez, ezta klase baten atalen bat, beraz ez dot uste ezer ikasi dodanik praktiketan.

Praktikak Isozakiko Metropolitanen

Praktikak Isozakiko Metropolitanen

Natalia naiz, Egokitzapen Fisikoko Goi-Mailako Gradua egiten ari naizen heinean,  Isozakiko Metropolitan gimnasioan burutu ditut praktikak. Hiru egun eta bi ordu bakoitzeko joan nahiz astero,  hainbat saio ezberdin jasotzeko eta egun baten nik emateko gaitasuna izateko.

Lehenik eta behin, instalazioen aldetik, gustura egon naizela esango nuke. Gainera, material asko eta berria eskatzen dute hilabetero, sentsazioen bila dauden bezeroentzat. Bezeroen perfilak anitzak dira baina guztientzat prestatuta dagoen gimnasioa da. Esaterako, lan egin eta gero deskonektatzeko nahian doazenak, ariketa fisiko munduan oso sartuta daudenak, oposaketak prestatzen ari direnak edota SPA-ra doazenentzat.

Ildo beretik, hainbat ekintza egin ditut eta batzuetan ni klasea zuzentzeko aukera izan dut. Horien artean, zumba, cross-met, met-camp, hitt, spinning, body-pump, gap, pilates, yoga dira frogatu ditudanak. Saio hauek monitore ezberdinak eman dituzte eta bakoitzaren izaera eta talde bat eramateko era oso irakasgarria izan da. Gainera, bezeroekin harremana egin dut eta ni ikusten dutenean agurtzen didate eta batzuetan aholkuak eskatzen dizkidate ariketa fisikoari dagokionez.

Bukatze aldera, eta niri dagokidanez, honako hausnarketarekin bukatu nahiko nuke: batetik, oso gustura egon nahiz eta asko ikasi dudala esango nuke.  Eta bestetik, ahal izatekotan, berriz egingo nituzke praktikak Metropolitanen.