Select Page
Kirol-egokitzapen fisikoko ikasleak Sestaon

Kirol-egokitzapen fisikoko ikasleak Sestaon

Publikatuta: Noelia

Kirol-egokitzapen fisikoko ikasleek astero bezala Sestaon egon ziren hainbat ekintza egiten. Oraingo honetan aipagarrienak hauek izan ziren:

  • Ikasleek taldeka antolatutako erronkak aurrera eraman zituzten.
  • Parkean entrenamentuak egiten egon ziren eta bide batez parkeek eskeintzen dituzten aukerak erabiltzen ikasten.
  • Naturak eskeintzen dituen baliabideak aprobetxatzen ikasi.

Hona hemen argazki pare bat.

Kirol-Egokitzapen fisikoko ikasleak fitness aretoan

Kirol-Egokitzapen fisikoko ikasleak fitness aretoan

Publikatuta: Noelia

Bezeroen desorekak identifikatu eta horiek zuzentzeko hainbat baliabide ezagutzeko, fitness aretoa oso aukera aproposa da gure ikasleentzat.

Aurreko bi ebaluazioetan jasotako informazioarekin ikasleak hainbat ariketa gidatzeko trebetasunak berenganatu dituzte, hauek aipagarrienak:

– Bezeroekin komunikazio aproposa izateko gaitasuna.

– Akatsak identifikatzeko gaitasuna.

– Zuzenketak egiteko eta praktikan jartzeko gaitasuna.

Bigarren ebaluazioan zehar praktiketan egon dira eta honi esker hobekuntza nabaria izan da lehenengo ebaluazioetik hona.

Oraindik ikasteko gauza asko geratzen zaie baina bide honetik doaz.

Animo guztiei!

Kirol Egokitzapen Fisikoko zikloko ikasleak Step klasean

Kirol Egokitzapen Fisikoko zikloko ikasleak Step klasean

Publikatuta: Noelia

Egokitzapen fisikoko zikloko ikasleek Zumbing, Aerobic, Ziklo Indoor, Fitpump ikusi dituzte ikasturtean zehar, besteak beste, eta orain ikusten dugunez Steparen txanda da.

Trasferentzia positiboa ikusten da hirugarren ebaluazioan egonda eta aurreko bi ebaluazioetan musika landu izanagatik.

Musikaren erritmoa oinarritzat duten ekintza hauetan nahitaezkoa da musika interpretatzen jakitea.