Mai 13, 2022 | LPK-Praktikak
Aitor Arevalo Rodriguez naiz. KEF2ko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Mugikon enpresan ( Bilbo )
Nire eginkizunak hauek dira: Hirugarren adineko pertsonei klase gidatuak ematea. Klase hauek gehienbat da sedentarismoa ekiditzeko dira. Hortaz aparte, aktibiate fisikoa lantzen dugu material ezberdinen bitartez ( Mankuernak, makilak, botilak, pelotak.. ) Ariketak, gehienbat mugikortasunerako dira baina indar ariketak ere sustatzen dira.
Beste aldetik, ostegunetan, ibiltarien sarera joaten naiz. Goizeko 11:00tan toki zehatz batera joan behar naiz eta bertan hainbat pertsona nagusi daude. Ibilbide bat egiten dugu 2 ordu ingurukoa. Klasea bukatu ondoren, 10 minutu gimnasia egiten dugu ( Ariketa batzuk, luzaketak.. ).
Mai 13, 2022 | Kirol-egokitzapen fisikoa, LPK-Praktikak

Aupa!! Eva Plaza nahiz eta egokitzapen fisikoko goi mailako zikloa amaitzear nago.
Praktikak Nivel 3 an, Indautxun egiten ari nahiz (Bilbon).
Gimnasio honetan fitnes aretoan egon nahiz batez ere,iraganean entrenamendu pertsonalak egiteko bideratu nahi dudalako nire lana. Fitnes aretoan egin ditudan jarduerak hauek izan dira nagusiki: bezeroei ariketak zuzendu eta zalantzak argitu, entrenamenduak sortu eta entrenamendu metodologia batzuk praktikan jarri.
Baina zuzendutako jarduera batzuk ere eman ditut,adibidez n3 fit,streching,bizkarra osasuntsu,total body eta n3 pump.
N3 fit jardueran hainbat gaitasun fisiko lantzen dituen zuzendutako jarduera bat da, hala nola erresistentzia, indarra, mugikortasuna, abiadura, etab. Jarduera mota horri entrenamendu funtzionala deituko genioke, non hainbat metodo erabiltzen diren egokitzapen metaboliko eta fisiko batzuk sortzeko. Metodo horiek amrap metodoa, tabata eta abar dira, eta, bata edo bestea erabiliz, modu ezberdinean egiten duzu lan fisikoki.
Total body, N3 fit modukoa izango litzateke,baina ezberdintasun handiena koreografia batekin egiten dela da.
Bestaldetik streching eta bizkarra osasuntsu daukagu, nahiz eta bi jarduera ezberdin izan, normalean gimasio honetak elkarrekin ematen dira, saioa bi zatitan banatzen da eta lehenengo 20-30’ bizkarra osasuntsu ematen da eta azkenengo 15-20’ minututan streching. Zuzendutako jarduera hau, nire ustez, oinarrizkoa da edozein kirola egiterakoan, mugikortasuna,egonkortasuna eta gorputz jarrera desegokiak lantzen direlako eta ezinbestekoa da gorputz osasuntsu bat edukitzea beste jarduerak minik edo arazorik gabe egiteko.
Azkenengoz, N3 pump eman dut nire lehen aldiz, body pumpen antzekoa da, eta body pump zertan datza? ba aerobikaren erritmoak eta gihar-lana sustatzen dituen entrenamendu fisikoko programa bat da, indarra lantzeko ariketak eginez.
Nire koordinazioa ez da oso ona eta lehen aldietan pixka bat zaila iruditu egin zait erritmoak ondo eramatea azalpenak ematen nituen bitartean eta bezero batzuei zuzenketak egitea, baina azkenean gustoko izan dut jarduera mota hau.
Amaitzeko eta laburpen moduan,Nivel 3 an, ia hiru urtez nire lantokia izan denez, praktiketan izan dudan esperientzia oso positiboa izan da, bezeroak, laneko langileak eta instalazioa oro har ezagutzen ditudalako.
Ia praktika guztiek, n3 pump jarduera izan ezik, nik enpresa honetan lan egiten nuenean egiten nuenaren antz handia izan dute, eta oso eroso sentitu naiz jarduerak emateko orduan, baita fitnes aretoan egoterakoan ere.
Ekipamenduari dagokionez, gimnasioa oso osota dago, eta abenduan sartu zituzten makina berriak ditu, bai fitnes aretoan, bai kardio-eremuan, honek bideratzen du gimnasioen artean hoberenetarikoa izatea,indarra lantzeko ekipamenduari dagokionez.
Orokorrean esperientzia polita eta aberasgarria izan da.
Mai 13, 2022 | LPK-Praktikak
Oier Zaldibar naiz, Harrobia ikastolan egokitzapen fisikoko gohi mailako zikloko ikaslea naiz eta praktikak Amurrioko Bañueta polikiroldegian nabil egiten.
Nire eginkizunak hauek dira: Zein aktibitate egiten hari naizen arabera eginkizu bat edo beste izaten dut. Normalean, gidatutako klaseetan bezero moduan egoten naiz beste bezeroekin, eta igerilekuan sorosle moduan edo gimnasioan monitore bezala egoten naizenean, bakarrik edo bertakobeste langile batzuekin egoten naiz. Azken hauetan egia da ardura gehiago ditudala. Igerilekuaren barruan adibidez, hau garbitzen duen robota jartzeaz edo kentzeaz arduratu nahiteke edo uraren analisiak egiteaz ere, eta astero, mota deberdinetako kurtsoak daude, hauetan ere egoten naiz taldeekin bakarrik monitore moduan. Ere praktiketako gendeak izan ohi duen eginkizunetako bat da; edozein langile falta denean igerilekuan edo besteren bat behar denean bertara bidaltzen gaituzte leku hori kubritzera.
Balorazioa: Orokorrean nire eginkizuneki nahiko pozik nago, bai guztatuko litzaidakela agian erantzukizun gehiago izatea edo klase gidatu gehiago ematea.
Mai 13, 2022 | LPK-Praktikak
Uxue Ibañez naiz eta praktikak Basauri Kirolak kontratatuta duen SportStudio enpresan praktikak egiten ari naiz (Basaurin).
Nire eginkizunen artean bi nagusi dira: alde batetik klase gidatuak jasotzea eta ematea, eta beste alde batetik fitness aretoan jendeari aholkatu, entrenamendu planak egin eta bezeroekin hurbiltasuna lortzea.
Esperientzia baliogarria dela uste dut, azkenean gure kapazitateak lan mundu errealean zeintzuk diren jakiteko modu ezin hobea izan da. Gainera monitoreekin izandako tratua oso gertua izan denez oso eroso sentitu naiz denboraldi honetan.
Mai 12, 2022 | LPK-Praktikak, Sailkatu gabea
Cynthia Benitez naiz, KEF02 zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz CROSSFIT BASAURI-ko zentroan.
Nire eginkizunak hauek dira: klaseak eman, adibideak egin bezeroek ariketak ulertzeko, entrenatzea eta ariketa teknika berriekin ikastea.
Oso ondo pasatu dut, jende oso jatorra ezagutu dut eta laneko giroa oso osasuntsua izan dela iruditzen zait.