Mai 11, 2022 | LPK-Praktikak
Kaixo, Anton Zamalloa naiz, egokitze fisiko zikloko ikaslea naz eta praktikak Larrea Polikiroldegian (Zornotza) egiten ari naiz.
Nire eginkizunak hauek dira:
- Gimnasioko bonoak fitxatu.
- Begiratu hilekoa ordainduta daukaten.
- Taulak egin.
- Teknikak zuzendu.
- Garbitzeko papela berriz jarri amaitzean.
- Garbitzeko spray-a birjarri.
Praktika honetan lan hauek egin ditut gehien bat, batez ere teknikak zuzendu eta jende berriari irakastea, esan daiket kurtsoan zehar ikasi dudana erabilgarria izan dela gauzak ondo egiteko.
Egia esanez asko gustatu zait leku honetan praktikak egitea, ze urte askotatik ezagutzen ditut langile gehienak, gainera leku honetan jende asko ezagutu dut eta harreman onak egin ditut haiekin, oroitzapen onak eramango ditut praktikak amaitu ondoren.
Mai 11, 2022 | LPK-Praktikak
Kaixo! Igor Fano naiz, Egokitzapen Fisikoko ikaslea eta praktikak Athletic Club Fundazioan egiten ari naiz. Nire eginkizunak hurrengo hauek dira: Osakidetzako OMSren (Osasun Mentala) erabiltzaileekin lan egiten dut eta beraiekin entrenatzen dugu, kartzelatik atera diren pertsonekin baita, eta sozietatean integratzeko dauden pertsonekin ere (umeak eta nagusiak). Gure helburua haien bizitza hobetzea da, eta egunak pasa ahala zenbat eta normaltasun gehiagorekin bizitzea haien egunerokoa. Oso balorazio positiboa egiten dut bizipen hauetaz, balore asko ikasten ari naizelako eta ere ikusten eta gidatzen ditudalako jende guzti hauekin egiten ditugun saioak, eta hasieran urduri egon arren, oso gustora nago. Gainera, Athletic Club Fundazioan dauden langileak oso profesionalak dira eta haiek dituzten baloreak oso garrantzitsuak dira beste pertsonekin erlazionatzeko; gaur egun kontutan izaten den gauza bat dena. Oso garrantzitsua da erabiltzaileekin sintonia ona izatea, haiei entzutea eta hitz egiterako orduan erraz eta argi esatea gauza, transmititu nahi duzuna ondo ulertzeko. Gainera, esker-oneko pertsonak dira eta beti eskerrak ematen dituzte haiekin saioa egiteagatik.
OMS-ko erabiltzaileekin bi entrenamendu mota ditugu: multikirolak eta futbola. Bizitegi fundaziokoekin batera egiten dugun entrenamendua integrazioa helburu duena gazte eta nagusiekin da, eta futbola izateaz medio egiten dugu. Berriz, Fidias helburu berdina du, baina ez dugu futbola egiten neska-mutilekin. Kartzelatik kanpo dauden pertsonekin futbola ere izan ohi da aktibitaterik ohikoena, eta Adsis fundazioarekin batera egiten da aktibitate hori.
Mai 11, 2022 | LPK-Praktikak
Kaixo irakurle maiteok, Luzia Maeztu Jimenez naiz, egokitzapen fisikoko goi mailako ikaslea, eta nire praktika akademikoak “Fisiofitness Markel Simon” kirol berregokitzapen zentroan egiten ari naiz. Enpresa honek 3 klinika ditu, bi Bilbon eta beste bat Mungian. Bertan entrenamendu pertsonalak eta bezero bakoitzari egokitutako errehabilitazioak egiten dira, patologiaren eta beharraren arabera.
Ondo dakizuen bezala ikasten bi urte eman ondoren, ikasle bakoitzak lan-prestakuntzako aldi bat egin behar duen garaia iristen da. Nire kasuan, lehen aipatu dudan bezala, Fisiofitness taldearekin egitea egokitu zait. Egia esan, esperientzia sinestezina izan da eskuarki, entrenatzaile pertsonal baten egunerokoa nola den ikasi ahal izan dut, eta, gainera, fisioteraupeta eta nutrizionista talde batez inguratuta egon naiz, eta hortik ere zerbait ikasi ahal izan dut.
Oro har, eta labur esanda, hauek izan dira nire eginkizunak azken hilabeteotan:
1) Beste entrenatzaile batzuen bajak betetzea
2) Bezero berriak ezagutzea eta, aldi berean, haiekin entrenatzea
3) Bezeroei balorazio fisikoak egitea, abiapuntua jakiteko edo azken hilabeteetan izan duten bilakaera jakiteko
Benetan ezer gutxi esan behar dut, oso eskertuta nago ikastetxearekin eta enpresarekin, eman didaten aukera eta konfiantzagatik, eta espero dut berriz ere haiekin bat egitea etorkizunari begira.
Mai 11, 2022 | LPK-Praktikak
Peio Arraibi naiz, egokitzapen fisikoko 2.mailako ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Miribillako Altafit gimnasioan (Bilbo).
Bertan, nire eginkizunak honako hauek dira, 3 ataletan banatuta:
- Harreran: batez ere bezeroen altak/bajak egitea eta prezioen, promozioen edo deskontuen informazioa ematea.
- Ekintza gidatuen gelan: klase gidatuak jaso/ematea, Gbody (body pump),Gbox (body combat)… eta klase gidatu birtualak jartzea pantailan.
- Fitness aretoan: bezeroen posturak zuzentzea, zalantzak argitzea, laguntza eskaintzea, gela txukun mantentzea eta hurbiltasuna bilatzea.
Laburbilduz, esperientzia oso aberasgarria irudirtu zait, lan mundua ezagutzeko. Eskerrak eman behar dizkiot baita nire lankideei, oso atseginak izan direlako eta laguntzeko prest izan direlako uneoro.
Mai 11, 2022 | LPK-Praktikak

Millaray Arberas naiz, egokitzapen fisikoko 2.mailako ikaslea, eta Deustuko Altafit Gimnasioan egiten ari ditut praktikak (Bilbo).
Nire eginkizunak praktikaldian hurrengoak izan dira, laburbilduz: harrerako lana egitea (ProviSport programa erabiltzen ikasi, altak eta bajak eman, bezero berriak lortu), fitness aretoa txukun mantentzea, bezeroekin erlazionatzea eta dituzten galderak erantzutea, eta azkenik, jarduera gidatuak jaso eta eman (Zumba, Gbody…).
Orokorrean lan polita iruditu zait, batzuetan jende gutxi dagoenean luze egiten da, baina egia da bezero atsegin asko ezagutzen direla eta hori eskertzekoa da. Gainera, konturatu naiz nola kurtsoan ikasi duguna errealitatean aplikatzeko gai naizela, nahiz eta batzuetan errealitatea aldatu.