Mai 10, 2022 | LPK-Praktikak, Sailkatu gabea
Kaixo! Miren Begoña Zorrilla naiz, Egokitze Fisikoa zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz enpresan Unibertsitateko Kiroldegian.(Erandio). Gimnasioa ekintza gidatuetarako 3 areto ditu eta fitness aretoa .
Hasierako asteak, jendearekin lotsati eta deseroso leku berri batean zer eginaren ezintasunaren egon nintzen . Hortik aurrera, gehiago zabaltzen hasi nintzen, bai jendearekin eta bai hango langileekin, gainera, lehenengo momentutik, klasetara sartzen gonbidatu ninduten , bezero bezala eta ondoren klasea bera ematera. Azkenean, beraiekin (jendearekin eta bai hango langileekin) ,nik orain daukadan konfiantza irabazten lagundu didate. Fitness aretoan ere egon naiz, lehendabizi, makinek nola funtzionatzen duten ikasten, bezeroak zuzentzen eta ariketa-taulak egiten , or da non Urte hauetan ikasi duzun guztia erakusten duzun lekua.
Esan dezaket nire prestakuntzan ikasitako ezagutzak, teknikak eta trebetasun praktikoak baliagarriak izan zaizkidala enpresan behar bezala jarduteko. Ildo beretik, uste dut eskatzen zizkidaten eskaerak bete eta konpondu ahal izan nituela, jasotako irakaskuntzei esker.
Lehenik eta behin, nire prestakuntza-praktiken garapenarekin lotutako alderdi negatiboak aipatuko ditut. Beraz, agindutako lana errutinakoa da, eta egunak igaro ahala, handitu egin da, nabarmen.
Bigarrenik, alderdi negatiboak nabarmen gainditzen dituzten alderdi positiboak azpimarratuko ditut. Alde batetik, adierazi behar da koordinatzailearen eta tutorearen, teknikarien eta zerbitzuko administrariaren onarpena eta lankidetza, praktiketako ikasle naizen aren . Laneko instalazioetan zegoen giroa lasaia, lasaia eta oso positiboa zen, eta modu aktiboan parte hartzeko aukera ematen didate, Zerbitzuaren organigramaren zati gisa.
Bestalde, agindu didaten jarduerak eta lana aberasgarriak eta oso emankorrak izan dira, nire ustez. Bestela esanda, ikasitakoa osatu zuten, eta jakindakoa areagotu. Amaitzeko, antolatutako bileretan aktiboki parte hartzeak lagundu didate jabetzen eta nire komunikazio- eta gizarte-trebetasunak hobetzen, ezinbesteko baldintza baita lan-munduan.
Praktikak egin bitartean lortutako ikaskuntzaren balorazio pertsonala, funtsean, positiboa da, baina zenbait nabardurarekin. Nahiz eta balantze orokorra, azaldu den bezala, positiboa izan, kanpoko ikasgai praktikoak lan-errealitatera hurbiltzeko aukera eman didalako, ezin dut esan gabe utzi hain errutinakoak ez diren lanak izatea gustatuko litzaidakeela. Hala ere, ezin dut ahaztu prestakuntza-praktikak tresna bikaina eta ezinbestekoa direla lan-merkatuarekin harremanetan jartzeko.
Api 14, 2022 | LPK-Praktikak
Gaizka Chacarte González de Langarica naz, “Egokitzapen Fisikoa” zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Nagusia enpresan (Basauri). Nire eginkizunak hauek dira: Monitoreari segitu (arretarekin bere lan egiteko modua begiratzeko eta horrela ikasi ahal izateko) eta monitoreari laguntzea (bertako jendeari laguntzen, zalantzak argitzen, makinak eta ariketak azaltzen, besteak beste). Nire balorazioarekin hasteko, esan behar dut hasieran pixka bat aspergarria zela, ez nuelako beste gauza egin baino begiratu eta paseoak ematea gimnasiotik, baina normala zen, lehenengo egunak apur bat konfiantza hartzeko hartu nituen, anbientea eta funtzionamendua ezagutzeko. Hori bai…beti galderak egiten diet monitoreei, horrela gehiago ikasi nadin. Egunak pasatzen ziren heinean, nire konfiantza eta segurtasuna handiagotzen joan zen eta monitoreei laguntzen diet haiek niri eskatu gabe (hasieran behar nuen haiek niri zeozer egiteko bidaltzea edo, oraindik ez nekielako zer egin ahal nuen edo zertan lagundu ahal nien). Amaitzeko, esan beharra dago oso gustura nagoela orain eta ikasteko eta hobetzeko prest, beti bezala.
Mar 26, 2021 | LPK-Praktikak
Nire izena Haritz Azurmendi da, Kirolaren Egokitzapen Fisikoko ikaslea naiz eta praktikak GaituzSport fundazioarekin ari naiz egiten. Gaituz Sport-en helburua gizarte inklusiboa eraikitzea da, pertsona gaitu eta ezgaituen arteko berdintasunean ariketa fisikoa eta kirola sustatuz, limiterik gabe, osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz.
Helburu horiek lortzeko, lan praktikoez aparte, bulegoetan lan handia egiten dute. Bulegoak Harrobia ikastolan daude kokatuta, eta orain arte hor biltzen ziren goizero, fundazioaren garapenean jarraitzeko, baina Covid-a dela eta gela berean jende asko elkartzea sahiesteko, bulegoko lan asko etxetik egiten dituzte.
Nire praktiken hasiera Harrobiako bulegoetan izan zen, fundazioa eta metodologia ezagutu, eta egin behar nituen lanak (teoriko praktikoak) ikusten hasi nintzen,hurrengo egunetan nire betebeharrak etxetik egiteko. Arratsaldez “praktika praktikoak” hasi nituen, San Ignazioko kiroldegiko igeritokiko saioetan egin behar nituen praktikak, baina lehen egunean, ordezkapen bat egin behar izan nuen, eta Txurdinagako kiroldegian hasi nintzen Psikomotrizitateko bi saiorekin. Psikomotrizitateko saioak pasaden urtetik ezagutzen nituen, eta bezero batzuk ere ezagunak ziren niretzat, metodologia ezagutzen nuen eta lasai hasi nintzen. Ordu bateko bi saio izan ziren, bi talde desberdinekin, 2 monitorerekin eta ni laguntzaile. Saio horietan psikomotrizitatea lantzen dugu talde txikiekin, beroketak, oreka zirkuituak, jolasak baloiekin… bezeroen arabera ariketa desberdinak lantzen ditugu.
Hurrengo egun praktikoak behar nuen tokian egin nituen, San Ignazioko kiroldegiko igeritokian, Kirol Egokitua Uretan deitzen diote, bi saio desberdin, bi talde desberdinekin. Lehen taldean bi bezero daude, eta bigarrenean 7. Lehen taldean bezero batek menpekotasuna dauka, orduan hiru monitoretako bat uretan egon behar da laguntzen. Lehen egunetan ez nintzen sartu, baina bigarren astetik aurrera nahikotan sartu naiz, monitoreak txandakatzen goaz uretan sartzeko. Hasieran bezeroek konfidantza askorik ez zeukatenez nirekin, ez zidaten kasu askorik egiten, baina orain oso jatorrak dira nirekin eta denbora guztian daude gainean. Kasu handia egin behar zaie, ondo sentitzeko eta kasu egiteko.
Bulegoko lanak nahiko kostatu zitzaizkidan hasieran, zaila zen beharrezko orduak ordenagailuaren aurrean pasatzea, horregatik noizean behin Harrobian gelditzen ginen lanak nola zihoazen ikusteko, baina klase praktikoetan oso ondo moldatu naiz hasieratik.
Aste Santuan San Ignazioko kiroldegiko kanpusean pasatuko ditut praktiketako egun guztiak. Seguru nago oso aberasgarria izango dela eta hainbeste ordu praktikorekin esperientzia handia hartuko dudala.

Mar 26, 2021 | LPK-Praktikak
Hegoi Antuñano naiz, egokitzapen fisikoko bigarren mailako ikaslea eta praktikak McFit gimnasioan (Barakaldo) egiten ari naiz.
Egiten ditudan eginkizunak hauek dira:
- Monitore lanak (bezeroen teknika zuzendu, ariketak erakutsi, taulak eta rutinak egokitu, ariketa berriak proposatu, supleentazioari buruzko informazioa eman)
- Errezepzionista lanak (sarreran dagoen mostradorean egon, kontratuen altak egin, kontratuen bajak egin, telefonoa erantzun, korreoak erantzun,…
- Covidaren aurkako lanak (desinfektatzio estazioetan papera jarri, gel hidroalkolikoa bete,…
- Klaseak eman (crossfi antzeko klaseak zuzendu)
Orokorrean oso pozik nago gimnasioarekin. Lan kideak, bezeroak,… lan egiteko giro ona sortzen dute. Egia da lehenengo egunak 6 orduko praktikak direnez nahiko gogorra egin zitzaidala, baina hilabete bat egonda nahiko ondo moldatu nahiz.
Mar 26, 2021 | LPK-Praktikak
Unai Vega naiz, egokitzapen fisikoko goi mailako ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Anytime Fitness gimnasioan, Bilbon. Nire eginkizunak hauek dira: gehien bat, fitness aretoan egoten naiz, jendearen entrenamenduak ikusten eta ahal dudan heinean hauek zuzentzen eta errendimendua hobetzen saiatzen. Horrez gain, fitness aretoan, nire lankideekin hitz egiten dut ariketei buruz eta egiteko modu egokiena zein den irakasten didate. Era berean, batzuetan, klaseak ikusten ditut eta noizbait klasean hartu dut parte (GAPT eta BodyPump).
Nik praktikei buruz egiten dudan balorazioa hurrengoa da: orokorrean, esperientzia positiboa da oso gustora nagoelako, bai nire lankideak eta bai bezeroak oso jatorrak eta adiskidetsuak direlako. Egia da, 6 ordu beharbada, asko direla, batez ere fitness aretoan zutunik egon behar bazara (nire kasua dena), eta gimnasioa txikia denez, ez dagoelako gauza handirik egiteko, bereziki, klaseak hasi arte (18ak arte). Baina ere bai nabarmendu nahiko nuke asko gustatzen zaidala fitness aretoan norbaitek laguntza eskatzen didanean, ariketak zuzentzen eta pertsonak laguntzen gustora sentitzen naizelako. Amaitzeko, azpimarratu nahiko nuke lankideak nire galderei erantzuteko prest daudela une oro eta asko ikasten ari naizela.
Page 4 of 17« First«...23456...10...»Last »