Select Page
Praktikak Bilbao Kirolak enpresako Miribillako kiroldegian

Praktikak Bilbao Kirolak enpresako Miribillako kiroldegian

Ni Iker Ruiz naiz, Egokitzapen fisikoko bigarren kurtsoko ikaslea eta Bilbao Kiroleko Miribilla kiroldegian egiten ari naiz praktikak. Kiroldegian egiten ditudan aktibitateak hauek dira:

1- HIIT entrenamenduetan parte hartzea eta ematea

2- Pilateseko klaseetan parte hartzea

3- Spinning klaseetan parte hartzea

4- Gimnasio aretoan egotea bezeroei laguntzen eta rutinak egiten

5- Barra fit klaseetan parte hartzea

6- Igeriketa kurtsilloak ematea eta sorosle moduan egotea

7- Bizitza aktiboko klaseak ikustea

Laburbilduz, denetarik egiten dut nire praktiketan, haiek ezarritako ordutegiaren arabera moldatzen naiz eta egun guztietan gauza berriak ikasten ditut klase bakoitzetatik. Monitoreak nire gainean daude momentu guztietan eta haien helburua zuk ahalik eta gehien ikastea izango da.

Praktikak Altafit Deustu

Kaixo Leire Soto naiz zikloko ikaslea, eta gaur egun Altafit Deustu praktikak egiten ditut, beraz nire esperientzia nola den azalduko dut.

Hasieran hasi nintzen pixka bat lotzarekin; egia da pasaden urtean Altafit Abandon egin nituela praktikak (horain lan egiten dudan lekuan) bertan oso ondo pasatu nuen, eta garrantzitzuena, asko ikasi nuen. Sorte on izan nuen Harrobiako bigarren mailako zikloko ikasle batekin arreman ona neukala, eta azkarregi sartu zidan Altafiteko bezeroen eta monitoreen munduan, eta hori asko lagundu zidan.

Horain nire burua bakarrik ikusi dut Altafit Deustun eta esfortzu gehiego egin behar dut bezeroekin arremanak egiteko, baita monitoreekin hitz egiteko. Guztiok bere hartean ezagutzen dira, Altafit empresak bilatzen duelako arreman estua izatea monitoreen eta bezeroen hartean, eta ni berria ailegatu naiz Altafit Deustu sortu duen “familiara”.

Altafit empresa asko guztatzen zait. Niri guztatzen zaidan gehiena gimnasio baten barruan klase gidatuak dira, eta nire ametsa zen klase gidatuetako monitorea izatea.

Altafit Deustu lehen BaiGym empresa zen, eta Altafit erosi eta gero, BaiGym zuen klase gidatuak mantendu zuten eta gainera geitu dute Altafit marka sortu dutenak, beraz klase gidatuen barietatea oso handia da, horregatik ainbat guztatzen zait Altafit Deusto gimnasioa, eta horregatik praktikak an eskatu nituen.

BaiGym impartitzen zituen klaseak mantentzea puntu positiboa da niretzat. Adibidez nik nire lanean klase guztiak ematen ditut, GMind izan ezik, hau da, Altafit marka eskaintzen dituen klaseak kontrolatzen ditut gutxi gora behera, baina beste gimnasioko klaseak ikustea nola diren, nola eman behar diren, zer egin behar den, eta zelako bezero motak joaten diren, asko laguntzen dit.

Adibidez, Altafit Abandon ez dugu Step ematen, baina Altafit Deustun bai, beraz astelehenetan eta asteazkenetan aprobebatzen dut Step klasera joateko eta teknika eta teoria hartzeko, Harrobian egin genuenean ez zitzaidalako ondo ateratzen.

Monitoreak oso onak dira, nabaritzen da Altafit empresa eskaintzen dituen klaseak kontrolatzen dituztela, oso profesionalak dira, eta polibalenteak.

Nire uztez, asko ikasi ahal da haietaz, batez ere Carlos monitoretik.

Lehenengo asteetan bezte bezero bat bezala tratatzen zidaten, klase gidatuetara joaten nintzen eta leku soberan geratzen bazen (Covid-19 dela eta klase gidatuetako lekuak %50 murriztu dira, 20 pertsona bakarrik sartzen dira).

Asteak pasa eta ondoren, hasi nintzen monitoreekin igotzen tarimara, lehen bakarrik egun bat astean, eta gero pixkanaka pixkanaka gehiago igotzen nintzen.

Nahiz eta gaur egun Altafit abandon monitorea izatea, eta klase gidatuak ematea, oso dezberina da esagutzen dituzun 20 pertsonen aurrean jartzea, edo esagutzen ez dituzun 20 pertsonen aurrean jartzea.

Altafit Deustun konturatu nahiz berdin dela beste gimnasioko monitorea izatea, gimnasio berri batera joaten zarenean, lehenengo aldiz tarimara igotzen zarenean, urduritazun handia zentitzen duzula.

Berriz, oso posik nago Altafit Deustun, ikusten da bezeroak oso fidalizatuta daudela eta gainera, nahiz eta duela ilabete gutxi Altafit BaiGym erosi zuenean, bezero gehiago eta berriak sortu zuen, baina oso azkar haien hartean sortu dute arremanak, monitore berriei esagutzen dituzte, eta Altafit empresa bilatzen duen ingurumena lortu duela.

Egunero zerbait gehiago ikasten dut, eta hori eskertzeko da, bai Altafit Deusturi bai Harrobiako Zikloko irakasleei aukera hau emateagatiik.

#altafitdeustu #kirola #kef # klase kolektiboak

 

 

Praktikak Ukabilka gimnasioan

Praktikak Ukabilka gimnasioan

Kirolari agurgarri horiei, Josu Gazteluiturri dut izena eta Ukabilka gimnasioan (Galdakaon) nabil praktikak egiten. Gimnasio pribatua  eta 1998. urtetik dabilen enpresa da. Espazio txikia dirudien arren, barrutik, daukan sakabanaketagatik (materiala, aretoak,makineria) handiago dela antzemango duzu.

Komentatu dudan bezala, praktikak bertan egiten ari naiz, eta albiste honen bitartez, neure egunero egunerokoa  azaldu eta transmitituko dizuet, sentzazioak eta guztiz aipatuz.

Otsailak 22-an Raulekin gimnasioko atean geratu nintzen, hasierako agurra eta ongietorria jasotzeko eta zuzendaria ezagutzeko. Patxik (zuzendaria), lehenengo momentutik nik eroso sentitu nazan adierazi zidan, guztia lasaitasunez eta duintasunez egitea. Bibrazio oso onak transmititu zidan, eta berehalako susmoa sentitu nuen han, egunak aurrera joan ahala eroso sentituko nintzatekeela.

Egun berean, Jon  ni agurtzera etorri zen ere, goizean dagoen ordezkaria da eta sorpresaz, harrobiko kirol zikloko iazko ikaslea. 17-ak inguruan Marta etorri zen (arratsaldez dagoen ordezkaria), emakume lasaia, asko hitz egiteko gaitasunarekin eta jendearekin enpatizatzeko trebetasunarekin. 19-ak baino lehen, nire lehenengoko eguna bukatu aurretik, Jon-ek beste pertsona batekin abiatu zen nigana, Ruben, errendimendu handiko kirolariekin (nazionala eta internazionala) dabilen entrenatzaile pertsonala. Hemen ere, sorpresa eraman nuen, Arrigon monitore bezala lan egin nuenean, goizetan bera etortzen zelako eta bera ikusterakoan, biok barrez hasi ginen. Hortik aurrera, ez nekien zer nolako harremana izango nuen berarekin, gaur egun arte, nire etorkizuna zabaldu didan mentorea izan delako.

Egunak eta asteak aurrera joan ahala, jendearekin eta langileekin, nolabaiteko binkulua sortzen joan nintzen, egia esanez, 2. astera arte oso isilduta nenbilen, naizen bezala jada, baina pixkanaka pixkanaka zabaltzen eta zabaltzen joan naiz eta orain gimnasioko bezeroekin deseroso eta lotsik gabe hitz egin dezaket, ausart ausart.

Asteak ere diharduten momentuan, egia da, eta honek praktiketako gauzarik zakarrenetarikoa da, neke sikologikoa eta fisikoa suposatzen duela. Gainera nire kasuan, astelehen eta asteazken 13-19ak arte eta astearte eta ostegun 15-21 arte nabil, hortaz, etxera bueltatzerakoan, gehien nahi dudana afaltzea eta oheratzea da, eta ez albiste hau egitea. Baina egunak,egunak dira, baliteke onak edo txarrak baina lan-merkatuan sartzen ari garenez, pre-entreno moduko bat balitz jasoko dugu zintzotasunez.

Gutxi gehiago azaltzeko, Patxi nahiko libre usten dit,baldintza bakarra da jendea maskarillarekin egotea eta materiala zegoen tokian ustea. Kasu honetan Patxi, inoiz ez dudan izango zuzendaria da, zintzoa, alaia,kirolaria,ausarta,trebea, arrazionala… hemengo langileak sorte handia dute. Haserretzen bada (noizbait haserretu bada) lasaitasunez eta aurpegira esango dizu era on eta dotore baten bidez.

Besterik gabe, entrenatzeko aukera ematen dit, 2h ematen ditut ez gehiago eta gero fitness aretoan edo ekintza gidatu batera sartzen naz eguna aurrera eramateko, horrelaxe da nire bizitza gimnasio horretan.

Praktikak Maristak Kiroldegian

Praktikak Maristak Kiroldegian

Aritz Goikoetxea naiz, 20 urte ditut, Egokitzapen Fisikoko ikaslea naiz eta oraintze bertan maristaseko kiroldegian ari naiz praktiketan, Bilbon kokatuta, zehazki, alde zaharrean. Bertan egiten ditudan eginkizunak, sorosle moduan egotea, igeriketako klaseak ematea, entrenatzea eskola kiroleko Igerilariei dira.

Oraitze bertan partiketan oso gustora nago azkenean umeekin lantzea oso dibertigarria da, gainera beraiekin ez dago egun bakar bat ez dagoela zer edo zer desberdintasunik, baita ere monitoreekin oso guztora nago ere beti laguntzen didate dudaren bat badaukat edota teknika berriak irakasteko igeriketa. Gainera uste dut haiek nigan konfianzta daukatela, utzi didatelako eskola kiroleko igeriketa taldeko umeei entrenatzea eta baita ere igeriketako ikastaroetan feedbackak esaten dizkiet umeei.Baita ere sorosle moduan nagoenean, bezero batzuek oposaketak prestatzen dabizela, galdetzen dizkidate nola hobetu beraien teknika edo proba eta beraiei lagutzen dizkiet.

Esateko asko ikasten hari naiz; ariketa desberdinak eta dinamikoak igeriketako teknika hobetzeko, nola azaltzea modu zehatz eta on baten hobekuntzak… Eta konturatzean hari naiz oso ondo pasatzen eta asko disfrutatzen dudala igeriketa irakasten dudqanean.

Amaizteko, esan nai dut egia dala ez daukadala beste ekintza batzuk aerobik, zumba, body pump edo holakoak baina asko disfrutatzen eta iksaten ari naiz eta ezkertzekoa da egoera honekin aukera hau izatea egokitzapen fisikoko praktikak egiteako. ikusten dut nire etorkisunerako esperientzia bikaina dela eta beste pertsona batuzei gomendazten diet.

Praktikak Zallako Kiroldegian

Kaixo, nire izena Álvaro Naranjo da eta 20 urte ditut. Goi-mailako Egokitzapen Fisikoko zikloa ikasten ari naiz eta oraintze bertan Zallako kiroldegian ari naiz praktiketan, Zallan herrian kokatuta dagoena. Bertan egiten ditudan eginkizunak, klase gidatuetako (Crossfit, Spinning, GAP, eta Pilates) bezero, laguntzaile eta monitore bezala aritzea, da.

Praktika hauetan, ariketa berriak eta monitore bakoitzak erabiltzen dituzten metodo desberdinak ikasten ari naiz. Crossfit saioak dira gehien gustatzen zaizkidan klaseak; gainera, egoten diren bezeroak oso atseginak dira.

Amaitzeko, oso gustora nagoela esan behar dut, langileen eta bezeroen artean harreman oso ona dago eta horrela entrenatzeko momentuan gure arteko komunikazioa oso ona izaten da.