
Gangoiti mendirako irteera
Publikatuta: Noelia Atzo Harrobia Lanbide Ikastola-ko #kiroleko ikasleak mendi irteera egin zuten, hemen Gangoiti mendi tontorretik argazkia helarazten digute. Animo guztioi!

Gorabide azken klasea
Atzo Harrobia Lanbide Ikastola-ko #kiroleko zikloko ikasleek Gorabide-ko bezeroekin azkeneko klasea eduki zuten. Zunbako klasea amaitu ondoren, diploma bat eman zitzaien, merendola batekin bukatuz!

Lehenengo mailako ikasleek lehen laguntzetako tailerrak emango dituzte Bilboko Esclavas ikastetxean
Hurrengo ostegunean, otsailak 14, lehenengo mailako ikasleak Bilboko Esclavas ikastetxera joango dira lehen laguntzetako tailer praktikoak eskaintzera batxilergoko 55 ikasleei. ETHAZI metodologia jarraituz aste hauetan erronka taldeka egiten ari dira eta honako hauek...

Miribilla ikastetxean ENPRESA proiektua lantzen
Publikatuta: Noelia Bautista Hona hemen Kirola zikloko ikasleak Miribilla Eskolan beraien ENPRESA proiektua martxan jartzen umeentzako kirol-ekintzak zuzenduz. Otsailera arte asteazkenero 2 ordutan zehar praktikan jarriko dituzte beraien enpresa ideiak.

GPS-arekin praktikak egiten
Publikatuta: Noelia Bautista Harrobia Lanbide Ikastola kirola erdi mailako zikloko ikasleak GPS-ko klase teorikoak egin eta gero praktikatzen hasi dira. Holan ez dira inoiz galduko!

Miribilla ikastetxean ekintza gidatuak egiten
Publikatuta: Noelia Bautista Atzo Harrobia Lanbide Ikastola-ko kiroleko zikloko bigarren mailako ikasleak Miribillako ikastetxera joan ziren ekintza gidatuak aurkeztera. Bertan 1,2,3,4,5 eta 6garren mailako ikasleekin hainbat ekintza egin zituzten.