Select Page

Publikatuta: Christian Hospital.

Urriaren 25ean (osteguna), Kirola zikloko ikasleekin Berangoko Crossfit Kia Kaha -ra joan ginen.
Harrobiako ikasle ohia den Iker Laraudogoitiak egin zigun harrera eta hasierako azalpen teorikoak eman ostean berak gidatutako Crossfiteko saio bat egin zuten ikasleek. Galdera izan zen: noiz bueltatuko gara?