Select Page

Goi-mailako kirol zikloaren ikasela naiz, 2.mailan nago eta praktikak Lauro Ikastolan (Loiu) eta Fadurako Polikiroldegian (Getxo) egiten ditut.

Lauron, Eskola Kirolean parte-hartzen dut. Ikastolak dituen instalakuntzei esker, kirol eskaintza zabala da, horregatik, aniztasun hori aprobetxatzen dut kirol ezberdinak ikasteko eta praktikatzeko (ur-poloa, atletismoa, boleibola, tenisa…).

Faduran, zikloan ikasitako gauza pilo praktikan jartzen ditut (zunba, fitness, pump…), gainera, irakasle ezberdinekin egon naizenez metodologia eta saio ezberdinak ikasi ditut. Bestalde, igeri egiteko ikastaroak nola prestatzen eta ematen diren ikasi dut.

Konturatu naiz irakasleak bezeroarekin duen harremana bezeroari eskaintzen zaion zerbitzua bezain garrantzitsua dela.