Select Page

Gaizka Lunate naiz, 21 urte ditut eta Barakaldo C.F.-n nago praktiketan prestatzaile fisikoaren ekintzak egiten.

Hoberena da futbol talde batean egotea lagunak egin ditudalako eta oso giro ona dagoelako, eta txarrena, zeozer esateagaitik, monotono izan ahal dela batzuetan.

Ikasi dudan guztia interesgarria da baina bereziki gustuko ditut lesioen prebentziorako ariketak ikustea, profesionalak direnez ariketa hauek oso landuak daudelako.