Select Page

Iraide nauzue eta aurten Egokitzapen Fisikoko ikasketak egiten nabil. Nahiz eta lehenengo urtean egon, praktikak egiten hasi egin gara, nire kasuan Curves enpresan egotea egokitu zait.

Bertan nagoen bi orduetan daukaten zirkuituaren barruan egoten naiz emakumeak egiten dituzten akatsak zuzentzen, animatzen eta lehenengo entrenamenduak ematen. Oso gustura nago eta bertan dagoen giroa osasuntsua dela nabaritu daiteke.

Oso lotsatia naiz eta bertan egindako lanari esker lotsa hobeto eramaten dut, jendearekin irekiagoa naiz eta. Hala ere, oraindik hobetzeko daukat eta denbora pasa ahala ikasten joango naizela ziur nago.