Select Page

Ibon Beitia naiz eta Up Bilbao gimnasioan burutu ditut praktikak. Gimnasioan oso gustura egon naiz, bai bertako monitoreekin eta baita ere bezeroekin eta baita ere bertan eman didaten tratuarekin. Praktikak hasi nituenean igerilekuan egon nintzen monitoreari laguntzen klasek ematen, eta praktiken azkenengo 4-5 hilabetetan fitness aretoan egon naiz jendeari aholkuak ematen ariketak ondo egiteko eta baita ere hainbat klase eman ditut. Hobetzeko beti daude hainbat gauza eta nire akatsik handiena izan da lotsa izatea. Nire burua uste nuena baino erosoago ikusi dut, uste nuelako gehiago kostatuko zitzaidala jendearekin harremanetan jartzea.