Select Page

Aupa, Iraia Rodriguez naiz, egokitzapen fisikoko ikaslea eta, aurten ere, Derioko polikiroldegian praktikak egiten ari naiz. Pasan urteko esperientzia oso ona izan zenez, leku berdinean egiteko oso prest egon naiz. Derion, igerilekua, fitness aretoa eta hainbat gela gehiago daude eta mota desberdinetako klase gidatu pilo; adibidez, zumba, funtzional, pilates… Bertan dauden langileak, monitoreak nahiz sorosleak edo sarrerakoak oso majuak dira eta beti daude laguntzeko prest. Aurten asteko lau egunetan bost orduz egoten naiz, eta denbora azkar pasatzen zait denbora guztian zereginak daudelako eta bezeroekin harremantzea erraza delako, oso hurbilak baitira. Gehienetan, fitness aretoan monitore bezala eta igeritokian egoten naiz, baina horrez gain, pilates klaseetara joaten naiz ikasteko eta praktika egiteko.