Select Page

Ibon Beitia naiz, Kirol Egokitzapen Fisikoko 2. mailako ikaslea eta  Las Llanaseko polikiroldegian ari naiz burutzen praktikak. Gimnasioan oso gustura nago, bai bertako monitoreekin eta baita ere bezeroekin eta baita ere bertan eman didaten tratuarekin. Praktikak hasi nintzenetik hainbat klase desberdinetara sartu  naiz ikustera eta kasu batzuetan gidatzera ere eta praktiken denbora zati handiena  fitness aretoan ari naiz igarotzen jendeari aholkuak ematen ariketak ondo egiteko eta baita ere laguntzen beraiei hobekuntzak izan dezaten.  Eroso sentitu naiz bai jendearekin bai eta bezeroekin, eta esan beharra daukat ez zaidala ezer kostatu jendearekin harremanetan jartzea.