Kevin Sanz naiz, egokitzapen fisikoko zikloaren ikaslea eta Urtzi (Bilbao) gimnasioan praktikak egiten ari naiz. Nire eginkizuna hurrengoa izan da: fitnes aretoko monitorea, bezeroak bideratu eta zuzenketak egin, besteak beste.
Nahiko desberdintasun nabari dut pasa den urtearekin alderatuz, bigarren urtea da eta askoz esperientzia gehiago daukat bezeroekin aritzeko. Urtzi oso profesionala iruditzen ari zait, lehenengo egunean azaldu zidatelako kontaktua bezeroekin garrantzitsuena dela eta egunero bakoitzekin hitz egin behar genuela, beste gimnasio batzuetan hauxe ez da horrela.
Tratua nirekin zoriontzekoa izan da momentu guztietan, aukera eman didate hor egiten den zirkuitoa egiteko, gehiago integratzeko eta hori eskertzekoa da. Baita ere nirekin pertsonalki oso erlazio ona izan dute guztiek, oso hurbilak eta jatorrak eta nigaz arduratzen. Esateko dudan bakarra da agian praktikako kamiseta emango baligute, hobeto izango litzatekeela, bezeroek hobeto identifikatzeko praktiketan gaudela, baina azken batean ni aurkezten dut nire buruz, orduan pixkanaka dakite praktiketan nagoela.