Markel Bilbao naiz, kirol egokitzapen fisiko zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Bakioko kiroldegian.
Nire eginkizuna klase gidatuak ematea da eta ahal den neurrian bezeroei zuzenketak egitea minik ez hartzeko. Ematen ditudan klaseak Pilates, HIIT, Tonifikazio, Gimnasia 3. adinekoentzat, CardioBox eta igeriketa umeekin dira, beraz, astean zehar gauza desberdin asko egiten ditut.
Praktikak egiten hastea guztatu zait batez ere ikasitakoa benetan nola egiten den ikusteko, klasean gauzak egitea erraza egiten delako baina gero konturatzen zara pertsonak guztiz desberdinak direla eta proposatzen dituzun ariketa guztientzako aldaerak eta baliabideak izan behar dituzula pertsona bakoitzari egokitzeko.