Select Page

Kirolari agurgarri horiei, Josu Gazteluiturri dut izena eta Ukabilka gimnasioan (Galdakaon) nabil praktikak egiten. Gimnasio pribatua  eta 1998. urtetik dabilen enpresa da. Espazio txikia dirudien arren, barrutik, daukan sakabanaketagatik (materiala, aretoak,makineria) handiago dela antzemango duzu.

Komentatu dudan bezala, praktikak bertan egiten ari naiz, eta albiste honen bitartez, neure egunero egunerokoa  azaldu eta transmitituko dizuet, sentzazioak eta guztiz aipatuz.

Otsailak 22-an Raulekin gimnasioko atean geratu nintzen, hasierako agurra eta ongietorria jasotzeko eta zuzendaria ezagutzeko. Patxik (zuzendaria), lehenengo momentutik nik eroso sentitu nazan adierazi zidan, guztia lasaitasunez eta duintasunez egitea. Bibrazio oso onak transmititu zidan, eta berehalako susmoa sentitu nuen han, egunak aurrera joan ahala eroso sentituko nintzatekeela.

Egun berean, Jon  ni agurtzera etorri zen ere, goizean dagoen ordezkaria da eta sorpresaz, harrobiko kirol zikloko iazko ikaslea. 17-ak inguruan Marta etorri zen (arratsaldez dagoen ordezkaria), emakume lasaia, asko hitz egiteko gaitasunarekin eta jendearekin enpatizatzeko trebetasunarekin. 19-ak baino lehen, nire lehenengoko eguna bukatu aurretik, Jon-ek beste pertsona batekin abiatu zen nigana, Ruben, errendimendu handiko kirolariekin (nazionala eta internazionala) dabilen entrenatzaile pertsonala. Hemen ere, sorpresa eraman nuen, Arrigon monitore bezala lan egin nuenean, goizetan bera etortzen zelako eta bera ikusterakoan, biok barrez hasi ginen. Hortik aurrera, ez nekien zer nolako harremana izango nuen berarekin, gaur egun arte, nire etorkizuna zabaldu didan mentorea izan delako.

Egunak eta asteak aurrera joan ahala, jendearekin eta langileekin, nolabaiteko binkulua sortzen joan nintzen, egia esanez, 2. astera arte oso isilduta nenbilen, naizen bezala jada, baina pixkanaka pixkanaka zabaltzen eta zabaltzen joan naiz eta orain gimnasioko bezeroekin deseroso eta lotsik gabe hitz egin dezaket, ausart ausart.

Asteak ere diharduten momentuan, egia da, eta honek praktiketako gauzarik zakarrenetarikoa da, neke sikologikoa eta fisikoa suposatzen duela. Gainera nire kasuan, astelehen eta asteazken 13-19ak arte eta astearte eta ostegun 15-21 arte nabil, hortaz, etxera bueltatzerakoan, gehien nahi dudana afaltzea eta oheratzea da, eta ez albiste hau egitea. Baina egunak,egunak dira, baliteke onak edo txarrak baina lan-merkatuan sartzen ari garenez, pre-entreno moduko bat balitz jasoko dugu zintzotasunez.

Gutxi gehiago azaltzeko, Patxi nahiko libre usten dit,baldintza bakarra da jendea maskarillarekin egotea eta materiala zegoen tokian ustea. Kasu honetan Patxi, inoiz ez dudan izango zuzendaria da, zintzoa, alaia,kirolaria,ausarta,trebea, arrazionala… hemengo langileak sorte handia dute. Haserretzen bada (noizbait haserretu bada) lasaitasunez eta aurpegira esango dizu era on eta dotore baten bidez.

Besterik gabe, entrenatzeko aukera ematen dit, 2h ematen ditut ez gehiago eta gero fitness aretoan edo ekintza gidatu batera sartzen naz eguna aurrera eramateko, horrelaxe da nire bizitza gimnasio horretan.