Select Page

Gaizka Chacarte González de Langarica naz, “Egokitzapen Fisikoa” zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Nagusia enpresan (Basauri). Nire eginkizunak hauek dira: Monitoreari segitu (arretarekin bere lan egiteko modua begiratzeko eta horrela ikasi ahal izateko) eta monitoreari laguntzea (bertako jendeari laguntzen, zalantzak argitzen, makinak eta ariketak azaltzen, besteak beste). Nire balorazioarekin hasteko, esan behar dut hasieran pixka bat aspergarria zela, ez nuelako beste gauza egin baino begiratu eta paseoak ematea gimnasiotik, baina normala zen, lehenengo egunak apur bat konfiantza hartzeko hartu nituen, anbientea eta funtzionamendua ezagutzeko. Hori bai…beti galderak egiten diet monitoreei, horrela gehiago ikasi nadin. Egunak pasatzen ziren heinean, nire konfiantza eta segurtasuna handiagotzen joan zen eta monitoreei laguntzen diet haiek niri eskatu gabe (hasieran behar nuen haiek niri zeozer egiteko bidaltzea edo, oraindik ez nekielako zer egin ahal nuen edo zertan lagundu ahal nien). Amaitzeko, esan beharra dago oso gustura nagoela orain eta ikasteko eta hobetzeko prest, beti bezala.