Select Page

Aupii, ni Olaia Gonzalez naiz, KEF-eko ikaslea, eta nire praktikak Altafit-eko gimnasio katean egin ditut, Abandoko Altafit-ean hain zuzen. Enpresa honetan bete behar dituzun eginkizunak pixka bat denetearik egin ahal izatea dira, hau da, harreran egon behar duzu, eta horretarako salmentak egiten defendatu behar zara, gero ere bai fitness-eko ezagutzak behar dituzu gendea laguntzeko haien entrenamenduetan, eta azkenik klase gidatuak emateko trebetasuna eta abilezia behar duzu.

Eta hori guztiagatik hainbeste gustatu zaizkit praktikak Altafit-en, dena egin beharra daukazulako eta denetarik ikasi egin dudalako, ez duzu bakarrik fitness-a ikasten baizik eta nola bezeroak aurkitu, saldu eta garrantzitsuena nola zaindu. Ere bai, klase gidatu ugari dituzte, eta hainbesterekin bakoitza nola eman eta ze onurak dituen ikasi egin dut.

Peio Arraibi naiz, egokitzapen fisikoko 2.mailako ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Miribillako Altafit gimnasioan (Bilbo).

Bertan, nire eginkizunak honako hauek dira, 3 ataletan banatuta:

  1.  Harreran: batez ere bezeroen altak/bajak egitea eta prezioen, promozioen edo deskontuen informazioa ematea.
  2.  Ekintza gidatuen gelan: klase gidatuak jaso/ematea, Gbody (body pump),Gbox (body combat)… eta klase gidatu birtualak jartzea pantailan.
  3.  Fitness aretoan: bezeroen posturak zuzentzea, zalantzak argitzea, laguntza eskaintzea, gela txukun mantentzea eta hurbiltasuna bilatzea.

Laburbilduz, esperientzia oso aberasgarria irudirtu zait, lan mundua ezagutzeko. Eskerrak eman behar dizkiot baita nire lankideei, oso atseginak izan direlako eta laguntzeko prest izan direlako uneoro.