Select Page

Irati Urrutia Amurrio naiz, 20 urte ditut eta bigarren mailako egokitzapen fisikoko ikaslea. Joan den urtean Amurrioko polikiroldegian egin nituen praktikak eta aurten Miribillako Altafit gimnasioan egin ditut.

Goizez egiten ditut praktikak, eta horrenbestez, goizez aurrera eramaten diren ekintza gidatuetan parte hartzen dut bezero bezala, hala nola, gbody, pilates, gflex, gbox, gmind, gcore, gap, zumba, gpower, gfuncional, etab., eta ekintza batzuetan klasearen parte batzuk gidatu ditut. Horrez gain, fitness aretoan egoten naiz entrenatzaile pertsonalarekin bezero ezberdinen entrenamendu pertsonalak egiten eta apunteak hartzen, eta bezeroei laguntzen eta galderarik izatekotan hauek argitzen.

Orokorrean gustura nago ekintza guztietan, eta gogokoen ditudan klaseak gbody, gmind, gap eta gfuncional dira, azken bi hauetan zirkuituak egiten direlako eta oso dinamikoak direlako. Orain arte gustura egon naiz, baina egunean zehar ekintza gidatu gehiago egitea gustatuko litzaidake. Hala eta guztiz ere, gaur egun, ordezko klaseak emateko zein kurtsoko klaseak emateko gai ikusten dut nire burua.