Select Page

Mikel Ortega naiz, ‘Egokitzapen Fisikoa’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Metropolitan enpresan.
Nire eginkizunak dira ur-instalazioetan eta fitness aretoan egotea. Ur-instalazioetan begiralea naiz monitorearekin batera, monitoreak ematen dituen klaseak ikusten ditut, bezeroek dauzkaten zalantzak argitzen ditut eta materiala kudeatzen dut. Fitness aretoan, monitorea naiz, bezeroen medizioak egiten ditut tanitan, materiala jasotzen dut beharrezkoa denean, mini klaseak ematen ditut eta beste monitoreen klaseak ikusten ditut. Azkenik, bezero moduan klase gidatuetan parte hartzen dut monitoreen eredu ezberdinak hartzeko.