Select Page


Dina Marrouti naiz, ‘Egokitzapen Fisikoa` zikloko ikaslea eta  praktikak egiten ari naiz Crossfit-Urquijo enpresan (Bilbao). Nire eginkizuneei begira askotan rutina berbera jarraitzen dugu, moldatzen garelako haiek dauzkaten eginkizuneei. Nire ordutegia jarraituz goizez sartzen naiz beraz hasieran lehengo bi klase ikusten ditut jakiteko zer egin behar den klasean zehar eta tarte horretan apunteak hartzen ditut teknika hobeto nabarmentzeko. Klaseak ikusi ondoren, klase bat hartzen dut, entrenatzeko klaseak ematerakoan ni hobeto egiteko eta gorputzaren pertzepzio hori izateko. Ikasteko erarik onena da. 

Beti nago gustora eta egunero konfiantza gehiago eta jakintasuna lortzen hari naiz. Giro ona izatea giltz nagusiena izan da motibazioa eta gogoak jarraitzeko izaten. Azkenean asko ikasi dut eta ari naiz ikasten. Ikasi dut zer da gogor entrenatzea, nork bere buruari desafio egitea, ariketa jakin batzuk egiterakoan beldurrak kentzea, bezeroekin elkarrizketa teknikoa izatea, bezeroen aurrean lotsa kentzea, nola gidatu hobeago entrenamenduak ,etb. Crossfit berria da niretzako baina aurkikuntza onenetakoa izan da, beraz pozik nago erabaki hau hartzeagatik.