Select Page

Jon Godoy naiz, ‘Egokitzapen Fisikoa’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Altafit enpresan (Getxo-Leioa). Nire eginkizunak hauek dira: klase gidatuak eman, pertsona berrien kudeaketa egin, aretoan dauden pertsonak lagundu eta irakatsi, bezeroei feedback-a eman ariketak egitek dauden bitartean eta amaitzean. Uste nuen baino hobeto nago, giroa oso ona da, lanpostuko kideak oso onak izan dira nirekin eta momentu oro daude laguntzen eta irakasten, zalantzaren bat edukiz gero bertan egongo dire nire kexkak argitzeko eta nire praktikak erosoagoak izateko. Gauza berri asko ikasi ditut zeren eta niretzat mundu berri bat izan da, ez nuen ia ezer ezagutzen eta pixkanaka pixkanaka bereganatu egin ditut.