Ixone Fernandez naiz, ‘Egokitzapen Fisikoa’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Dreamfit enpresan (Barakaldon).
Nire eginkizunak hauek dira:
– Bezeroek dituzten zalantzak entrenamenduaren inguruan argitzea.
– Bezeroak arazoak izanez gero app-rekin laguntzea eta azaltzea.
– Gimnasioa bezero berriei edo informazio bila eskatzen dutenei erakustea eta azaltzea dagoen guztia.
– Dauden klase gidatu guztiak bezero moduan egitea sentsazioak nabarmentzeko: Body pump, Body combat, Body balance, entrenamendu funtzionala, indarra goiko atalean, indarra beheko atalean, yoga, pilates, ziklo free eta ziklo peak.
– Hainbat klase gidatu ditut edo laguntzaile moduan egon naiz klase hauetan: entrenamendu funtzionalean, cross, ziklo peak, ziklo free eta gluteo indarra.
– Gluteo indarreko eta entrenamendu funtzionaleko klase batzuk sortu ditut.
– Gimnasioan dagoen zirkuitu berezi bat indarra lantzeko bezero moduan egin nuen eta gero hainbat bezeroekin entrenatzaile moduan testa egiten egon nintzen.
Oso gustura egon naiz Dreamfit-en, enpresako giroa oso ona izan da eta ondo azaldu didate egin beharrekoak, ondo moldatu naiz eta asko ikasi dut, batez ere, bezeroekiko harremana egiten eta klase desberdinak emateko jarraitu beharreko urratsak, ikasi eta praktikan jarri ditut.