Select Page

PRAKTIKAK EKOBIDEAN ENPRESAN

Igor Abad naiz, Natura Inguruneko Gidari Lanak eta Aisialdia zikloko ikaslea naiz eta praktikak egiten ari naiz Ekobideak enpresan.

Nire eginkizunak hauek dira:

Ibilbideak sortzea, hau da, programa berri baten bidez ibilbide bat marraztea. Ibilbide hori marraztu ondoren, informazio gehigarria ipini okumentu batean (testuingurua, datu interesgarriak…). Beste eginkizun bat, talde lanak egitea da. Proiektu txiki bat egin dugu talde kideok, eta bideo bat sortu dugu. Bideo horretan, meteoro baten arloan hitz egin dugu, eta nik proiektuaren arduraduna rola hartu dut. Kalera eta mendira atera gara ere bai, ibilbide berriak ikusteko. Gaztelugatxera atera gara eta han ibilbide froga egin dugu. Azkenengoz, irteera bat egin dugu batxilergoko ikasle batzuekin. Sopela hondartzan izan da eta hondartzako datu ugari ikasi ditut.

Praktiketan oso gustora egon naiz. Egindako ekintzak gustoko izan ditut, baina hurrengo urterako beste praktika batzuk nahi nuke, zeren eta mugimendu gehiago nahi dut. Horrez gain, enpresako giroa bikaina izan da. Lankideak eta enpresako arduradunak oso-oso jatorrak izan dira.