Iker Moreno Baeza deitzen naiz, “Egokitzapen fisikoa” zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Altafit enpresan (Bilbon).
Nire eginkizunak hauek dira: Body Pump, Pilates, GAP, Spinnning etab.
Altafit Miribillan egindako praktikaldian, taldeko jarduerak dinamizatzeko eta gidatzeko trebetasunak hobetu ditut, aurretik beste zentro batean izandako esperientziari esker ingurune berrira azkar moldatuz. Parte-hartzaileekin harreman estuagoa izateko komunikazio gaitasuna landu dut, eta jardueren egokitzapena eta zuzendaritza maila teknikoagoan garatzeko aukera izan dut. Praktika honek profesional modura hazten jarraitzeko eta ikasitakoa eguneroko lanean aplikatzeko aukera ematen dit.