Unax Fernandez naiz, ‘Egokitzapen Fisikoa’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Gimnasio Nagusia enpresan, Basauri.
Nire eginkizunak hauek dira: Gimnasioko praktiketan nire eginkizunen artean daude bezeroentzako entrenamendu-taulak sortzea eta hauek modu argi eta ulergarrian azaltzea; gainera, fitness aretoan ariketak oker egiten dituzten bezeroei zuzenketak egitea ere nire ardura da. Halaber, bezeroekin banakako entrenamendu saioetan parte hartzen dut, ariketa bakoitzean uneoro beraiekin egonez eta jarraipen pertsonalizatua eskainiz. Horrez gain, hasierako elkarrizketetan ere parte hartzen dut monitorearekin batera, bezeroen beharrak eta helburuak hobeto ezagutzeko eta entrenamendu egokia diseinatzeko.
Praktiketan egindako lana gustuko izan dut, ariketen taulak prestatzea, bezeroei aholkuak ematea eta haiekin zuzenean lan egitea oso motibatzailea iruditu zait, eta esperientzia positiboa izan da niretzat. Enpresako giroa oso atsegina eta profesionala izan da; langileek beti laguntzeko prest egon dira eta horrek asko lagundu dit egokitze-prozesuan. Praktika honetan gauza asko ikasi ditut, besteak beste, ariketa funtzionalak nola egokitu pertsona bakoitzaren beharretara, nola komunikatu modu eraginkorrean bezeroekin, eta entrenamendu pertsonalizatua nola planifikatu eta gauzatu. Esperientzia honek nire trebetasun profesionalak garatzen lagundu dit eta etorkizunerako motibazioa handitu dit.
Praktikak Nagusia gimnasioan
Mai 9, 2025 | Kirol-egokitzapen fisikoa, Sailkatu gabea