Uxue Ibañez naiz eta praktikak Basauri Kirolak kontratatuta duen SportStudio enpresan praktikak egiten ari naiz (Basaurin).
Nire eginkizunen artean bi nagusi dira: alde batetik klase gidatuak jasotzea eta ematea, eta beste alde batetik fitness aretoan jendeari aholkatu, entrenamendu planak egin eta bezeroekin hurbiltasuna lortzea.
Esperientzia baliogarria dela uste dut, azkenean gure kapazitateak lan mundu errealean zeintzuk diren jakiteko modu ezin hobea izan da. Gainera monitoreekin izandako tratua oso gertua izan denez oso eroso sentitu naiz denboraldi honetan.