Select Page

Ni Leire Luque naiz Egokitzapen Fisikoa’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Crossfit Basauri enpresan (Basaurin). Ez daukat eginkizun finkorik Box-ean. Gehienetan klaseetan sartzen naiz, klase guztiak frogatu ditut bai Bootcamp, bai halterofilia, bai Weightlifting, bai Crossfit eta bai Gymnastikoak.  Baina guztien artean gehien gustatu zaidana Gymnastikoak izan dira bertan gauza asko ikasi ditudalako eta bestalde Crossfit klaseak gustatu zaizkit ere bertan nire kapazitate fisikoa handitu dudalako baita ariketa berriak barneratu ditudalako. Bestalde egun batzuetan harreran egoten naiz klaseetan apuntatu diren pertsona kopuruak ikusten edota musika kontrolatzen. Azkenik badira egunak bezeroak zuzentzen ditudala edota ariketak nola egiten diren argitu edo ariketa egiten lagundu. Ez ditut klaseak eman oraindik baina ziur nago praktikak amaitu baino lehen emango ditudala.

Egia esan oso pozik nago praktika hauetan. Pasio berri bat aurkitu dut horri esker. Esan beharra dago bertan aurkitu ditudan monitoreekin asko ikasi dudala eta horrez gain erlazio polita sortu dudala haiekin. Bestalde bertan dauden bezeroak hurbilak dira eta haien artean giro ona dago. Esperientzia ona izan dut Crossfitean, horretaz lan egitea gustatuko litzaidake etorkizun batean.