Uxue Albizua Zubizarreta naiz, Egokitzapen Fisikoa zikloko ikaslea eta praktika egiten ari naiz Mugi Amurrio eta Mugi Laudiko proiektuan.
Nire eginkizunak hauek dira: Proiektu honen helbura Ariketa fisikoa sustatza eta sedentarismoa murriztea da, astean behin 65 urtetik gorako gizon eta emakumeekin ariketa fisikoa praktikatzen dugu, hiru taldetan banatuta daude eta talde bakoitzak ordubete dago, ez dugu aste guztietan gauza berdinak lantzen, hauek dira lantzen ditugun gauzak: Oreka, Malgutasuna, Arintasunak, Indarra, Arintasuna,… horretaz aparte astean bitan psikologiari buruzko gauzak lantzen ditugu: Ariketa fisikoa, Sedentarismoa, Elikadura Osasungarria, Sozialki aktiboa izatea, Min kronikoa, Deskantsua,…
Oso pozik nago praktika hauekin, nire gelakideekin konparatuz nire praktikak nahiko ezberdinak dira, oso aberasgarria da niretzak jende nagusiarekin ariketa fisikoa egitea normalean beti ikasten dut zeozer berria eurekin, beraiekin ariketa fisikoa egitea oso dibertigarria da ikusten dudalako gutxinaka gutxinaka fisikoki obetzen doazela, baita ere asko guztatzen zait Ariketa Fisikoa eta Psikologia nahasten dugulako eta gaur egun hori oso garratsitzua iruditzen zaidalako.