Select Page

Paul Iturraspe Mendialdua naiz ‘Egokitzapen Fisikoa’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Crossfit Inautxu empresan.
Praktikak bertan burutzea asko gustatu zait, orain arte praktikatu ez nuen kirol modalitatea zelako. Horregaitik asko ikasi dut hiru hilabete hauetan, pertsonalki eta praktiketako ikasle bezala. Ikasitakoaren artean adibidez, crossfitean barruan dauden modalitate desberdinak: Alterofilia, gimastikoak eta erresistentzia ariketak, entrenamendu bat zuzentzeko aurretiko planifikazioak duen garrantzia, entrenamendu batek dituen atal desberdinak eta bakoitzak duen garrantzia, bezeroen aurrean izan beharreko jarrera egokia gure kanpoko bizitza alde batera utziz eta irribarre batekin eta motibatuta gure lana burutzeko, nola zuzendu bezeroei, entrenamenduaren denbiraren kontrola eramatea.
Orokorrean, oso balorazio positiboa egiten dut zentro honekiko. Giroa oso ona da monitoreen artean eta nabaritzen da gimnasiora sartzen zarenetik, guztiak irribarre batekin. Bezeroei giro hori transmititzea oso garrantzitsua da, azkenean entrenatzera etortzeaz aparte disfrutatzera gatozelako.

CrossFit Indautxu Logo Design - 48hourslogo