Select Page

Kaixo, Aimar Caballero naiz eta IRIE zentroan (Leioa) praktikak egiten egon naiz.
IRIE entrenamendu funtzionalean espezializatutako gimnasioa da eta sexu eta adin guztietako pertsonei zuzenduta dago. Mota guztietako pertsonekin lan egiten dugu, bai pertsonala eta bai taldeko prestakuntza eginez.
Nire zereginak hauek izan dira: taldekako zein pertsonaleko entrenamendua egitea, ariketak azaltzea, beroketak burutzea,… baina jendeari irakasteaz gain asko ikasi dut.
IRIEn bat gehiago sentitu naiz, hango entrenatzaileekin elkarren ondoan lanean, dena oso gertukoa eta ezaguna izan da, txantxak eta tarteko momentu serioak ere bai.
Oso pozik nago zentro hau aukeratu izanaz.