Select Page

Ekaitz Legarreta naiz, 20 urte ditut eta Laudioko Araba Fitness gimnasioan praktiketan nabil.

Denetarik egiten dut: harreran, spinning, zumba, bodypump, pilates, Fitness aretoan errutinak egiten, etab. Orokorrean eroso sentitzen naiz edozein ekintzatan baina batekin gelditu beharko banintz, bodypump asko gustuko dut.

Asko ikasten ari naiz eta esperientzia moduan ezin hobeto datorkit. Jende berria ezagutu eta giro ona dagoela konturatu naiz bai bezeroen bai lankideen artean.

Nire burua lehen esan dudan bezala eroso ikusten dut eta gogotsu eta ahal dudan guztia emateko asmoarekin noa lanera.