Harrobian erabiltzen dugun ETHAZI ereduarekin jarraituz, gimnasio batean eskeini ahalko zuten produktu bat sortzea eskatu genien Egokitzapen Fisikoko 2.mailako ikasleei.
Entrenamendua, musika, ingelera eta teknologia bezalako edukiak eskatu zitzaizkien eta talde bakoitzak sortutakoa oso interesgarria izan da.
Kasu guztietan lehen mailako Egokitzapen Fisikoko ikasleak izan dira bezeroak eta hauei “feedback” eskatu zaienean, emaitzak oso positiboak izan dira.
Harrobiako Egokitzapen Fisikoko ikasleek Zunba Gold-eko ordubeteko saio bat gidatu zuten San Jose de Calasanz Ikastetxean. Eskeini zizkiguten baliabideak primerakoak izan ziren: musika ekipoa, mikrofonoa, bozgorailuak… Frontoi osoan primeran entzun zen!! “Bizitzari Kantua” erronka barruko ekintzetariko bat izan zen. Gure ikasleak oso ondo egin zuten nahiz eta 100 pertsona inguru mugitzea erreza ez izan. Eskerrik asko Calasanzeko langileei ekintza aurrera eramateko egin zuten esfortsuagatik!! Eta zorionak gure KIROLEKO ikasleei!!
Harrobia Ikastolako zikloetako ikasleen artean kolaborazioak egin dira gaitasun digitaletan sakontzeko. Kiroleko zikloetako ikasleek Google inprimakien inguruko ordu beteko formazio saioa jaso dute informatikako ikasleen eskutik. Kolaborazio honen bitartez kiroleko ikasleek gaitasun digitaletan sakondu dute eta informatikakoek komunikazioa landu dute. Entrenamendu pertsonaletarako galdetegiak egiteko erabilgarria egingo zaie tresna hau.
Harrobiako Kirol eta Egokitzapen Fisikoko bi taldek aurkeztu dituzte beraien enpresa proiektuak DEMAk antolatu ohi duen Enpresari ideia lehiaketarako. Lehenengo fase honetan aurkeztutako ideia guztien arteko hautapen bat egingo da, ondoren tutoreak esleitu eta proiektuaren garapenari ekiteko. Amaieran, 10 proiektu izango dira saria jasoko dutenak. Animo, gazteok!
‘Egokitzapen Fisikoa’ zikloko ikasleek Harrobiako irakasleen entrenamendu pertsonalaz arduratzen dira. Agenda 21en baitan ohitura osasungarriak sustatzen ari gara eta urritik abendura, ‘Egokitzapen Fisikoa’ zikloko ikasleak Harrobiako irakasleen entrenamendu pertsonalaz arduratuko dira. Hasierako elkarrizketan ‘bezeroaren’ helburuak ezagutzen dituzte eta pisua, gantza kopurua eta beste hainbat aldagai neurtu ondoren, plangintza bat diseinatzen diote bai jarduera fisikoari dagokionez, bai elikadurari dagokionez. Talde bakoitza bere bezeroarekin astean behin biltzen da proposatutako ekintzen jarraipena egiteko eta bukaeran emaitzak ebaluatuko dituzte.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Cookies estrictamente necesarias
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookies de terceros
Esta web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima tal como el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares.
Dejar esta cookie activa nos permite mejorar nuestra web.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!