Ekintzailetzaren astea; Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziarekin eta Sarea osatzen duten erakundeekin batera antolatutakoa; Bizkaiko ekintzaileei zuzendutako elkarrekintza espazio bat izan da.
Aste honen helburu nagusia ekintzaileek eta enpresaburuek eskura dituzten tresna eta baliabide gehienak bateratu, gerturatu eta ezagutzera ematea da.
Dakigun moduan, azken urteetan, kirol-coachinga ezinbestekoa izan da kirol praktika profesionalean arrakasta lortzeko eta horren inguruan hitz egingo digu Raulek, Harrobia Ikastolako irakasleak. Hurrengo BIDEOAN bere ponentzia ikusi ahalko duzue, non kirola eta ekintzailetzaren lotura azaltzen digun. Ikusi!
Urrian, bigarren mailako ikasleek genero berdintasunaren inguruko lau ordutako formazioa jaso zuten.
Urtxintxa Eskolako Ane eta Jon, talde bakoitzaren neska eta mutilekin honako kontzeptuen inguruan eztabaidatu zuten: sexu genero sistema, rolak, estereotipoak eta indarkeria.
Gaur eguneko pandemia dela eta, dinamikak estatikoak izan dira eta honelako baliabide digitalak erabili dituzte.
Marketina eta Kirola zikloetako lehenengo mailako ikasleek ‘Mugikorraren Gehiegizko Erabilera’ 2 ordutako sentsibilizazio saioan parte hartu zuten.
Basque Cybersecurity Centre-ko Itziarrek, hasieran, ikasleek erabiltzen dituzten gailu, aplikazio eta zerbitzuen ebaluazio bat egin zuen, gehiegizko erabilerak pertsonaren garapenean duen eraginaz kontziente izateko. Ondoren prebentzioaren inguruko estrategiak aztertu zituzten.
Martxoan beste saio bat egingo da Informatika eta 3D zikloetako ikasleekin ‘Bideojokoetan Zibersegurtasuna’ lantzeko