Publikatuta: Asier Arévalo Azaroaren 21ean (asteazkena), Alvaro Bayona (Alvin) Harrobiara etorri zen bere bizitza esperientziaz hitz egitera Kirola zikloetako ikasleekin. 2010ean istripu bat izan zuen snowboard egiten ari zenean eta elbarri geratu zen. Ordutik ona bere bizitzarekin aurrera egin du eta gaur egun goi mailako kirolaria da bere bizitza jarduera fisikoaren inguruan murgiltzen delarik. Gainditze adibide ezin hobea.
Hona hemen Kiroleko zikloak eskaintza partzialean egiten ari diren ikasleak: erdi mailakoak Arnotegi mendira egindako irteeran eta goi mailakoak DYA-ko basean materiala ikusten eta funtzionamendua ikasten.
Urriaren 22an, ‘Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza’ goi mailako zikloa eta ‘Natur Inguruneko Gorputz eta Kirol Ekintzen Gidaritza’ erdi mailako zikloa hasi ziren eta atzo, azaroak 6, guraso bilera egin zen.
Zuzendariaren ongi etorria entzun ondoren tutorearekin taldeko bilera egin zuten gurasoek haien seme-alabek egiten ari diren ikasketen inguruko informazio zehatza ezagutzeko.
Ziklo biak arratsaldez ematen dira astelehenetik ostiralera. Aurten erdi mailako zikloan hiru lanbide modulu emango dira: Ibilbideak (272 ordu), Talde-dinamika (64 ordu) eta Kalitatea (40 ordu); eta goi mailako zikloan lau: Egokitzapena eta Lehen Laguntzak (198 ordu), Banakakoak (231 ordu), Metodologia (99 ordu) eta Enpresa (60 ordu).