Aritz Atxabal naiz ,Egokitzapen Fisikoa’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz ikaika enpresan) Nire eginkizunak hauek dira:Beseroei entrenamenduan lagundu eta arazoak badituzte lagundu.
Enpresa honetan lan egitea asko guztatu zait zergatik gauza asko ikasi ditut indar entrenamenduaren munduari buruz, lan giroa oso ona izan da eta lan kideak oso jatorrak. Horretaz aparte, bezero kota ukusi ditudalez, gaixotazun mota desberdinekin, haiei nola lagundu behar den eta entrenamenduak nola moldatu behar den bezala.
Danel Arbaiza naiz, ‘Egokitzapen Fisikoa’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Distrito 480 enpresan (Bilbo). Nire eginkizunei begira askotan rutina berbera jarraitzen dut, moldatzen naizelako haiek dauzkaten eginkizunetara. Nire ordutegiari erreparatuz, bi egun goizez sartzen naiz, atseden bat dagoenez 11:15etan hasten dena, ez dut klaserik ikusten lehen 2 orduetan. Beste bi egun, goizeko 8etan sartzen naiz, eta egun horietan hiru klase ikusten ditut goizez, eta bezeroak ikusten baditut zerbait txarto egiten, monitoreak laguntzen ditut zuzenketak egiten. Astearteetan Murph entrenamendua egiten hasi gara martxoan, eta helburua da 8 astetan lortzea. Egunen amaiera aldera pare bat klase hartzen ditut (prest sentitzen banaiz).
Orokorrean enpresa honetan gustora nago eta egunero konfiantza gehiago eta jakintasuna lortzen ari naizela uste dut. Giro ona izatea giltz nagusiena izan da gogoak izaten jarraitzeko. Komentatutako Murph entrenamenduarekin ikasi dut zer den gogor entrenatzea, nork bere buruari desafio egitea, ariketa jakin batzuk egiterakoan beldurrak kentzea, eta horretaz aparte, bezeroekin harremanetan jartzea eta lotsa kentzea, nola gidatu hobeago entrenamenduak, etb. Crossfita aurkikuntza berria izan da niretzako baina aurkikuntza onenetakoa izan da, beraz pozik nago erabaki hau hartzeagatik.
Oier Bermejo naiz goi mailako “egokitzapen fisikoko” ikaslea naiz eta praktikak Kige-fit enpresan egiten ari naiz (Barakaldon). Hainbat aktibitate landu ditut; entrenamendu integralak, funtzionalak… Nire praktikaldian zehar Kige-Fit zentroan, entrenamendu funtzionaleko eta entrenamendu integratuko saioetan parte hartu dut. Jarduera hauei esker, erabiltzaileen beharretara egokitutako ariketak planifikatzen eta teknika zuzentzen ikasi dut. Esperientzia honek kirol-zentro baten funtzionamendua hobeto ulertzen eta entrenamenduaren arloan funtsezko gaitasunak garatzen lagundu dit.
Iker Moreno Baeza deitzen naiz, “Egokitzapen fisikoa” zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Altafit enpresan (Bilbon). Nire eginkizunak hauek dira: Body Pump, Pilates, GAP, Spinnning etab. Altafit Miribillan egindako praktikaldian, taldeko jarduerak dinamizatzeko eta gidatzeko trebetasunak hobetu ditut, aurretik beste zentro batean izandako esperientziari esker ingurune berrira azkar moldatuz. Parte-hartzaileekin harreman estuagoa izateko komunikazio gaitasuna landu dut, eta jardueren egokitzapena eta zuzendaritza maila teknikoagoan garatzeko aukera izan dut. Praktika honek profesional modura hazten jarraitzeko eta ikasitakoa eguneroko lanean aplikatzeko aukera ematen dit.
Candela Carpintero Vaquerizas naiz, ‘Egokitzapen Fisikoa’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Metropolitan Isozaki gimnasioan.
Nire eginkizunak hauek dira: Bezeroei tesak egin bere egokitzapen fisikoko maila neurtzeko, horren arabera ariketak eta entrenamenduak proposatu, uretako fitness saioak zuzentzea, streching klaseak gidatzea, fitnesseko programak-entrenamenduak-errutinak sortu ditut bezeroentzat, Yoga klaseak jaso ditut…
Oso gustura egon naiz egindako lanarekin. Enpresako giroa oso atsegina eta lagungarria izan da, eta horrek asko erraztu du eguneroko jarduna. Taldekideek beti prest egon dira laguntzeko eta hori eskertzekoa da. Egonaldi honetan gauza asko ikasi ditut: lanerako antolaketa hobetzen, taldean aritzen, eta baita sektoreko tresna eta prozedura berriak erabiltzen ere. Esperientzia oso aberasgarria izan da niretzat, eta hemendik aurrera ere erabilgarriak izango zaizkidan ezagutzak eta trebetasunak eskuratu ditut.