Select Page

 

Aingeru Leicea naiz, 19 urte ditut eta KES2ko ikaslea naiz. Ikasturte honetan zehar, LH Duala egiten ari naiz “GAITUZSPORT” elkartean, Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioko elkartea. Gure enpresan lantzen den helburu nagusia kirol inklusiboa da. Ahalmen desberdinak dituzten pertsonekin lan eginez, kirola sustatu egiten dugu eta gizarte inklusiboago bat lortzea da helburu gorena.

Ezgaitasun intelektuala duten pertsonekin lan egiten dut bereziki, non egun oso gogorrak edukitzen ditut, baina oso aberasgarria eta atsegingarria da, bezeroek haiengatik egiten den esfortzua asko baloratzen dute eta konfiantza handia lortzen da.

Lan egiten dugu polikiroldegi askotan, San Ignazion, Txurdinagan, Rekalden… non hainbat ekintza aurrera eramaten dugu, batik bat igeriketa, psikomotrizitatea, aerobika… Gainera, ofizinan lan egiten hasi naiz orain dela hilabete batzuk eta egiten den lana ezinbestekoa da gero ekintzak ondo antolatuta izateko. Beste egun batzuetan sentsibilizazioko saioak aurrera eramaten ditugu hainbat ikastoletan, non kirol eta ekintza inklusiboak erakusten ditugu, (gurpildun aulkietako saskibaloia, eskubaloia, GoalBall…) ekintza honetan zehar, umeak eta irakasleak ohartzen dira nola guztion laguntzaren bitartez, gizartea hobetu daitekeela guztion aukera guztiak aprobetxatu ahal izateko.

Lehenengo egunetik oso gustura nago lanean, bai lankideekin bai ingurunearekin. Aukera oso ona izan da LH Duala egitea, esperientzia paregabea eta oso aberasgarria.