Select Page

Diego Paulo dut izena eta Bidarteko Bai!Gym-en, Deuston, eman ditut aurten praktikak. LH duala egiteko aukera eskaintzen zuten, ondorioz, enpresa honetan eman nituen lehengo pausoak laneko inguruko profesionalean.

Uste dut zorte handia izan dudala tokatu zaidan gimnasioarekin. Mota guztietako istorioak irakurri ditut nire klasekideengan eta asko pozten naiz gimnasio honetan sartzeaz, oso gustura egon naiz eta.

Naiz eta gimnasio batean egon ahal diren arlo guztiak ikasi eta praktikatu, fitness aretoko monitore baten papera hartu dut Bai!Gym-en. Niretzat ez da problema izan; azkenean, horrek zen nahiago nuena.

Sei hilabete hauetan asko ikasi dut, ez bakarrik nitaz, enpresa baten funtzionamendua baita. Oso ondo antolatuta dute guztia eta aldi gutxitan ikusi ditut beste lankideek agobiatuta edo larrituta. Nire aretoa hobetzeko gauza gutxi ditut esateko. Alde batetik, fregona bat izatea izerdia garbitzeko eta bestetik, agian tanita berri bat erostea.

Beste alde batetik, eta lehen esan dudanez, asko ikasi dut. Hasieran, beldurra nion jendea zuzentzeari eta oso urduri jartzen nintzen, baina beste monitoreen laguntzarekin oztopo hori zeharkatu dut eta konfiantza osoz zuzentzen eta gomendatzen diot jendeari. Oraindik asko geratzen zait ikasteko eta LH dualarekin aukera hobezina izango dut.