Select Page

Maider naiz eta Egokitzapen Fisikoko gradua egiten ari naiz. Altafit-en praktikak egiten ari naiz eta oso gustura nago, asko gustatzen zaizkidan ekintzak egiten baititut egunero. Gimnasio horretan hainbat ekintza egiten ditut, horien artean: Bodypump, zumba, gap, bodycombat, spinning, entrenamendu funtzionalak eta abar. Praktiketan nire errendimendua hobetzeko, uste dut ideia ona izango zela klaseko tarimara gehiago igotzea, gehiago ikasteko eta jendearen aurrean hobeto komunikatzen ikasteko. Hala ere, tarimara dagoeneko igo naiz batzuetan eta oso sentsazio onak ditut, gero eta gusturago egoten bainaiz klaseak ematen. Klase batzuetan beste batzuetan baino gusturago nago, zeren eta gehiago gustatzen zaizkidalako; adibidez, bodycombat-eko klaseetan gusturago nago, zumban, aldiz, baita ere baina gutxuiago.

Orokorrean, praktiketan asko ikasi dut eta esperientzia berriak eta ezaguera berriak ere barneratu ditut.