Select Page

Aitor Guisasola Garay dut izena, Harrobi ikastolako ikaslea naiz eta Egokitzapen Fisikoko goi mailako zikloa ikasten ari naiz. Nivel 3 Gimnasioan egin ditut nire praktikak. Azarotik maiatzera bitartean egon gara praktikak egiten.

 

Nivel 3 gimnasioa txikia eta oso familiarra da. Urtean zehar ordu berdinetan joan naizenez jende berdina ikusi egin dut. Ezin dut esan gustora ez naizenik egon baina pentsatzen nuena baina gutxiago ikasi egin dut. Azkenean, bezero baten moduan tratatu didate eta ez langile baten moduan.

 

Ikasitako lanak hauek izan dira; modalitate desberdinetarako klase gidatuak (zumba, spinning, body jump, pilates…), fitness aretoa eta kardio aretoa.

 

Gauza asko hobetzeko beti daude, niretzako garrantzitsuena, praktika batzuetan egin behar duzun lana nola egin behar den irakatsi behar dizute, eta hori ez da gertatu.

 

Nire burua, hasieran motibatuagoa negoen gimnasiora joaterakoan baina kurtsoa pasatu ahala motibazioa jeisten joan da. Nire sentsazioa da ez didatela gehiegirik erakutsi. Baita ere, autokritika eginez, egoerataz aprobetxatu egin naiz eta lasaiago bizi izan dut.