Select Page

Kaixo, ni Jon Castro naiz eta 19 urte ditut. Maiatzak 27ak arte, Etxebarriko udal kiroldegian praktiketan egongo naiz. Hainbat ekintza eskaintzen dute, baina nik goizetan bakarrik nagoen lez, ekintza hauek burutzen ditut: pilates, hipopresiboak, mantenimenduko gimnasia pertsona nagusientzat uretan bai lurrean, aquagym eta fitness-en egon ahal diren ekintzak: spinning, entrenamendu pertsonalak, etab. Ekintza honetatik, entrenamendu pertsonala eta mantenimenduko gimnasia pertsona nagusientzat izan dira gustukoenak, zeren eta, hainbat gauza ikasi ditut, rutina bat zelan egin, ze gauza eduki behar dira kontuan pertsona berri bat datorrenean etab. Eta mantenimenduko gimnasian, gehien harritu didan gauza da, pertsona nagusiak daukaten gaitasuna ariketak egiteko eta zelako borondatea daukate ekintzak aurrera eramateko. Eta gutxien gustuko dudana sorosle bezala aritzea. 2-3 ordu pasatzea ea zelan igeri egiten duten pertsona batzuk ez da oso interesgarria egia esanda.

Hasieran, kontraste handia dago ikasten duzunarekin eta gero errealitatean gertatzen diren gauzen artean, baina hilabete bat pasa eta gero gai sentitzen naiz hemen lan egiteko eta ekintza gehienak burutzeko.