Select Page

Iker del Toro naiz eta 21 urte ditut. Fangoko kiroldegian nago praktikak egiten, Bilbon. Nire eginkizunak dira igerilekuan ikastaroak kontrolatzea, gimnasioan bezeroak egiten dituzten ariketak gainbegiratzea eta teniseko instruktoreari laguntzea. Gehien gustatzen zaidan ekintza gimnasiokoa da. Praktiketako onena instruktoreekin daukadan harremana da. Asko ikasten ari naiz, batez ere umeekin egiten diren ariketak igerilekuan.