Select Page

Egokitzapen fisikoko ikaslea naiz Clara dut izena, eta lehen mailan egonda enpresa baten praktikak hasi ditut. Basaurin kokatuta dagoen gimnasio batean nago, Nagusia gimnasio izena dekona.

Lehen momentutik oso jatorrak izan dira nirekin, edozein aldaketa egiteko arazorik gabe egin dugu eta oso gustura egon naiz. Gimnasio honetan denetarik aurki ditzakezu, klase bideratuak (TRX,pilates,spinning, gap…) baita ere, fitness aretoa aurki dezakegu.

Momentu honetan egiten ditudan klaseak zumba, pilates, total body dira eta baita ere fitness aretoan egoten naiz eta esan beharra daukat asko ikasi dudala eta nigan konfiantza hartu dudala haien laguntzarekin. Espero dut hurrengo urtean hemen jarraitzea eta nire formakuntza hobetzea.