Select Page

Unai Vega naiz, egokitzapen fisikoko goi mailako ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Anytime Fitness gimnasioan, Bilbon. Nire eginkizunak hauek dira: gehien bat, fitness aretoan egoten naiz, jendearen entrenamenduak ikusten eta ahal dudan heinean hauek zuzentzen eta errendimendua hobetzen saiatzen. Horrez gain, fitness aretoan, nire lankideekin hitz egiten dut ariketei buruz eta egiteko modu egokiena zein den irakasten didate. Era berean, batzuetan, klaseak ikusten ditut eta noizbait klasean hartu dut parte (GAPT eta BodyPump).

Nik praktikei buruz egiten dudan balorazioa hurrengoa da: orokorrean, esperientzia positiboa da oso gustora nagoelako, bai nire lankideak eta bai bezeroak oso jatorrak eta adiskidetsuak direlako. Egia da, 6 ordu beharbada, asko direla, batez ere fitness aretoan zutunik egon behar bazara (nire kasua dena), eta gimnasioa txikia denez, ez dagoelako gauza handirik egiteko, bereziki, klaseak hasi arte (18ak arte). Baina ere bai nabarmendu nahiko nuke asko gustatzen zaidala fitness aretoan norbaitek laguntza eskatzen didanean, ariketak zuzentzen eta pertsonak laguntzen gustora sentitzen naizelako. Amaitzeko, azpimarratu nahiko nuke lankideak nire galderei erantzuteko prest daudela une oro eta asko ikasten ari naizela.