Select Page

Duela hilebete, gaur egun noraino heldu naizen erakutsiko bazenidan, ez nuen sekula sinetsiko. Beharbada, lehen begiratuan, ez duzu aldaketarik nabarituko eta hori egia biribila da; izan ere, bilakaera nire baitan gertatu da, nire buruan, nire jarreran, nire ezagutzan, nire borondatean.

Nire izena Sare Arrieta da eta bost aste daramatzat Metropolitan gimnasioan praktiketan. Hilabete baino gehiago igaron den arren, leku honetara iritsi berri naizela iruditzen zait oraindik eta, aldi berean, denbora asko daramadala sentitzen dut, dagoeneko leku horren parte izango banintz bezala. Gaur egun, etxean bezala sentitzen naizela esan dezaket eta, arrazoi horregatik, gimnasioan nire alderdirik onena erakusten ari naiz. Nik beti esan dut niri erosotasuna emanez gero, ni den-dena emateko kapaz nintzela.

Egia esan, mila gauza daude kontatzeko, baina hori da guztietan garrantzitsuena: ni pozik nagoela. Gainera, esperientzia berri hau beste bi pertsonekin partekatzeko aukera izan dut (Mikeldiko bi ikaslerekin). Gu hiruron ostean, praktiketako beste bi ikasle sartu ziren eta orain bost gara. Bost pertsona esperientiza gutxirekin. Bost pertsona elkarren artean oso ezberdinak direnak. Baina bost pertsona bide berdinari ekin diotenak.

Batek daki etorkizun batean non bukatuko duen bakoitzak. Baliteke baten batek gure Metropolitan maitean jarraitzea. Agian besteak hemendik oso urrun aurkitzen dira. Hala ere, denok aprobetxatuko dugu esperientzia hau ahal dugun guztia ikasteko. Prest gaude eta gogo handia dugu.

 

CLUB METROPOLITAN ISOZAKI - Bilbao | CityPlan