Select Page

Nayra Fernández naiz, kiroleko egokitzapen fisikoko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Etxebarriko udal kiroldegian (Etxebarrin).

Otsailaren 22an hasi nintzen praktiketan eta egun horretatik aurrera nire eginkizunak hauek izan dira: alde batetik, igerilekuan sorosle gisa egon; bestetik, klase gidatuak (hipopresiboak, zumba, spinning, pilates, gimnasia >50, aquagym eta kardio HIIT); eta bestetik, gimnasioko monitore gisa egon entrenamendu eta zuzenketa desberdinak egiten.

Momentu honetan oso gustura nago praktiketan eta orain arte izandako esperientzia oso ona izan da. Orokorrean, oso harreman ona dut monitoreekin eta batzuek klaseak gidatzeko aukera eskeini didate. Gainera, nagusiak nigan konfiantza duela erakutsi dit, bost ordezkapen esleitu dizkidalako monitoreak bajan egon direnean. Eta horrek ere, nigan konfiantza gehiago izatea eragin dit, egoera horiei aurre egiteko kapaza izan naizelako.

Amaitzeko, balorazio pertsonal gisa, praktiketan asko ikasten nabil, bai pertsonalki eta bai profesionalki hasteko aukera ikaragarria izaten ari delako. Nire burua egoera oso desberdinetan ikusten dut egunero beti ekintza desberdinak egiten ditudalako adin desberdinetako bezeroekin. Eta gainera, eskertzekoa da ere, kiroldegian dagoen giroa eta monitoreek eskeintzen didaten laguntza.