Select Page

Iker Del Bado naiz, Egokitzapen Fisikoko ikaslea Harrobia ikastolan. 20 urte ditut eta orain praktikak egiten ari naiz CrossFit Basauri zentroan, Basauri herrian dagoena kokatuta. Bertan egiten ditudan jarduerak, Crossfit, BootCamp (entrenamendu funtzional modukoa ariketa sorta zabala sartzen dituena), Halterofilia (pisua altxatzeko ariketen teknikak ikasteko), Gymnastics (ariketa konplexuen teknikak ikasteko saioak, adibidez, muscle up ariketa) eta Endurance (oztopo-lasterketei dago zuzendua) dira.

Praktika hauetan, lehendik ezagutzen ez nituen gauza batzuk ikasten ari naiz, ariketa zein metodo berriak. CrossFit saioak asko gustatzen zaizkit, nahiko gogorrak dira baina entrenamendu oso dinamikoak dira eta gustora egiten ditut. Entrenamenduen inguruan kontzeptu berriak ikasteaz aparte, bezero batzuk gidatzen ditut beharrezkoa denean edota zalantzak erantzuten dizkiet ere, oso atseginak izaten dira nirekin.

Azkenik, gustora nago zentro honetan, bezeroen artean harreman ona dago eta giroa atsegina da bai entrenatzeko baita lan egiteko ere. Hemen egiten diren entrenamenduak, intentsitate altukoak dira, bezeroengan esfortsu oso handiak eskatzen duena, eta jendeak oso ondo erantzuten du, gogotsu eta umoretsu. Aipatzekoa da, bertan lan egiten duten monitoreak oso jatorrak direla, bezeroekin konfidantza eta harreman onak bermatzen dute.